Jean d'Espagnet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean d'Espagnet
epaile

Bizitza
Jaiotza Saint-Émilion1564
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 1637 (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta idazlea

Jean d'Espagnet (1564 -1637 eta gero) magistratu eta alkimista frantziarra izan zen, 1609an Pierre de Lancrerekin batera Lapurdin eginiko sorgin-ehiza burutu zuena.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Saint-Émilionen jaiotako eta Bordelen bizi zen medikua izan zen eta ama erregearen idazkari baten alaba. Aita Pauen Henrike erregearen medikua izan zen.

1590ean, Bordelen abokatu gisa lan egin zuen. 1592an, Parisko Kontseilu Nagusian parte hartu zuen. 1601ean, Bordeleko parlamentuaren presidente bilakatu zen. 1608an, Gorteetara joan eta Estatu-Kontseilari bihurtu zen. Hurrengo urtean Lapurdiko sorgin-ehizan parte hartu zuen[2] baina laster utzi erregeak mariñel frantses eta espainolen arteko akordioak lortzeko agindua eman ziolako.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le miroir des alchimistes (1609)
  • Arcanum Hermeticae philosophiae opus (1616 ?)
  • Enchiridion Physicae Restitutae (1623)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Rodríguez Alvarez, Mikel (2006) «Pierre de Lancre, cazador de brujas» Historia 16 (366): 115-125 ISSN 02106353 .
  2.   Azurmendi, Mikel (2013) Las brujas de Zugarramurdi Almuzara 127. orrialdea ISBN 978-84-15828-81-5 .