Jebina Yasmin Islam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jebina Yasmin Islam
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea Erresuma Batua
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

Jebina Yasmin Islam biolentziaren eta bazterkeriaren aurkako aktibista britainiarra da.[1]

Bere ahizpa, Sabina Nessa, Catfordeko Rushey Green eskolako lehen hezkuntzako irakaslea, Londresko parke batean hil zuten 2021eko irailaren 17an.[2] Une hartatik aurrera, Jebina Yasmin Islamek indarkeriaren eta diskriminazioaren aurkako ahotsa altxatu zuen. Legeak akusatuak epaitegietara agertzera behartzeko kanpaina egin zuen, autore aitortuak ez baitzuen epaiaren irakurketan parte hartu.[3] Gobernua ere kritikatu zuen, hilketa euren aldeko publizitatea egiteko eta indarkeria matxistaren aurka gehiago ez egiteko aprobetxatu baitzuen.[4] Arraza-bereizkeria salatu zuen, ahizpa zuria izan balitz gehiago hitz egingo zatekeela uste baitzuen; adibide gisa Sarah Everarden kasua jarri zuen, sei hilabete lehenago hil zutena.[1][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]