Jeffrey Epstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jeffrey Epstein
Jeffrey Epstein mug shot.jpg
Bizitza
Izen osoa Jeffrey Edward Epstein
Jaiotza Brooklyn1953ko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Little Saint James Itzuli
Palm Beach
Herbert N. Straus House Itzuli
Talde etnikoa judua
Heriotza Metropolitan Correctional Center, New York City Itzuli2019ko abuztuaren 10a (66 urte)
Heriotza modua suizidioa
gizahilketa: urkatzea
itotzea
Hezkuntza
Heziketa Courant Institute of Mathematical Sciences Itzuli
Cooper Union Itzuli
Lafayette High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua eta irakaslea
Enplegatzailea(k) Bear Stearns Itzuli
Dalton School Itzuli  (1973 -  1975)

Jeffrey Edward Epstein (1953 - 2019) estatubatuar finantzari aberats bat izan zen, sexu-delitu inplikatuagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epsteinek irakasle gisa hasi zuen bere bizitza profesionala, baina Wall Street-eko banku eta finantza sektorera aldatu zen, eta finantza espekulazioan dirutaza handia egin zuen.

Epstein-ek eliteko zirkulu soziala garatu zuen New York hirian, eta aldi berean bizitza estilo deigarria garatu zuen, beti neska gaztez inguratua, zeinen artean (alegia, Epstein eta emakume horien artean) sexu zerbitzuak, behartuak edo/eta ordainduak, ohikoak ziren. Multzo horretan adingabekoak ere bazirela azaleratu dute salaketa eta ikerketek.

Epaiketa eta kondena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Palm Beacheko (Florida) poliziak Epstein ikertzen hasi zen, guraso batek salatu zuelako 14 urteko alabari sexu abusua egin ziola. Ikerketa federalak gutxienez 36 kasu aurkitu zituen sexu abusuenak, zenbait adin gutxikoekin (gazteena 14 urteko neska bat)[1]. Epstein errudun agertu zen eta Floridako estatuko auzitegian kondenatu egin zuten adingabeko neska bat prostituitzekagatik.

Akusazioa larria izan arren, kondena 13 hilabetekoa jaso zuen bakarrik, 2008an, fiskalatzarekin akordioa erdietsi ostean. Akordioaren baldintzetan egon zen espetxealdi murriztua eta baldintza arinetan (kanpora irteteko aukerekin) eta akordioa beraren terminoak ezkutatzea biktima eta salatzaileengandik. Hori guztia onartu zuen fiskala izan zena, Alexander Acosta, 2019an Trump gobernuko lan idazkaria zen, eta dimisioa eman zuen Floridako egunkari batek kasua kaleratu ostean[2]. Inplikazioa zen diru eta botere konexioak erraztu ziotela Epsteini akordioa erdiestea Acostarekin.

Konexioak mundu akademikoarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondena eta espetxealdi arinaren ostean, ezaguna zen Epsteinen kurrikuluma, baina hala ere, diru eta gizarte-konexioak lantzen jarraitu zuen: diru opari handien bidez, MIT, Harvard eta beste erakunde batzuetan zientzialari eta enpresa-gizon inportanteekin loturak eraiki zituen, zeinetan errespetagarritasuna berreskuratu zuen. 2019an zehar, konexio horien detaileak jakitean, eskandalua piztu da MIT eta beste erakundeetan[3].

Bigarren atxiloketa eta suizidioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epstein berriro atxilotu zuten 2019ko uztailaren 6an, Florida eta New Yorken adingabeen sexu trafikoa egotzita. Fiskaltzak uste du Epstein-ek 2002-2005-en bere Manhattango etxean adingabeko neskatoei bisitak antolatu zituela, eta horietatik gazteenak 14 urte zituen. Ikerketaren arabera, jazarpena eta sexu abusuak jasan zituen.

Espetxean zela, suizidatzen saiatu zela jakinarazi zen, baina hala ere, nolabait ez zioten zaintza neurri egokirik ezarri eta bere ziefan hil zen 2019ko abuztuaren 20an. Forentseek zertifikatu zuten suizidioa izan zela[4].

Haren heriotzak delitu-kargak aurrera jarraitzeko gaitasuna kentzen duelako, epaileak kargu penal guztiak baztertu zituen 2019ko abuztuaren 29an. Hala ere, eskandaluak irekita jarraiu zuen, susmoak egonik bere abusu-zirkuluan beste gizonezko botetetsu batzuek parte hartu zutela, eta zirkulu boteretsu eta akademikoetan diruz lagundu zituen ekimenak lupa kritiko baten pean daudelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ABC: Epstein AEBetako finantzakideak bere buruaz beste egin du kartzelan | BIZI HIZLARIA - 2018 . Noiz kontsultatua: 2019-09-16.
  2. (Ingelesez) Brown, Julie K. (2018), «How a future Trump Cabinet member gave a serial sex abuser the deal of a lifetime», Miami Herald, . Noiz kontsultatua: 2019-09-16.
  3. (Ingelesez) McNulty, Matthew (2019-09-12) «MIT, Harvard both snared in Jeffrey Epstein scandal» FOXBusiness . Noiz kontsultatua: 2019-09-16.
  4. «Jeffrey Epsteinek bere buruaz beste egin ote zuen ez da argitu oraindik» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-09-16.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]