Jeison Murillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeison Murillo
Jeison Murillo USA vs COL (45272402752) (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJeison Fabián Murillo Cerón
JaiotzaBarranquilla1992ko maiatzaren 27a (30 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Asociación Deportivo Cali /
Flag of None.svg Colombia national under-17 football team2009 / 200961
Nero e Bianco (strisce) con stemma Udine.png Udinese Calcio2010 / 201100
600px Strisce Rosse e Bianche orizzontali.png Club Recreativo Granada2010 / 2011222
600px Trei dungi albastru închis cu galben.png Cádiz Club de Futbol2011 / 2012273
600px Strisce Rosse e Bianche orizzontali.png Granada Club de Fútbol2011 / 2015511
Flag of None.svg Colombia national under-20 football team2011 / 201140
600px Giallo con bande Blu.png Unión Deportiva Las Palmas2012 / 2013373
Flag of None.svg Kolonbiako futbol selekzio nazionala2014 /
Flag of None.svg Internazionale Football Club2015 /
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia24
Pisua78 kilogramo
Altuera182 zentimetro

Twitter: JeisonMurillo19 FIFA: 315622 UEFA: 250080662 Edit the value on Wikidata

Jeison Fabián Murillo Cerón (Barranquilla, Kolonbia, 1992ko maiatzaren 27a), futbol arloan Jeison Murillo bezala ezaguna, erdi-atzelaria da, gaur egun Espainiako ligako Vigoko Celtan jokatzen duena, Serie A-ko UC Sampdoria-k utzita.

Kolonbiako selekzio nazionalarekin ere jokatzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deportivo Cali eta Udinese[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea Deportivo Cali talde kolonbiarraren harrobian hasi zen. Oso gaztea zela, 18 urterekin, Udinese talde italiarrak fitxatu zuen.

Granada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010-2011 denboraldian Granadaren 2. taldera joan zen utzita Udinesetik. Hurrengo udan, 2011an, Granadak behin betiko fitxatu zuen. Halere, Cadiz-era eta Las Palmas-era joan zen utzita jokatzeko 2011tik 2013ra bitartean.

Cádiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen lagaketa Cádiz CF taldera izan zen. Talde andaluziarra momentu horretan 2.B mailan zegoen, eta 29 partidu jokatu zituen, 3 gol sartuz. Denboraldia bukatzean, Granadara itzuli zen.

Las Palmas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo denboraldian, 2012-2013an, 2.A mailara utzi zuten, Las Palmas-era. Bertan 41 partidu jokatu zituen, eta 4 gol sartu. Gainera, errege-kopan final-zortzirenetara heltzea lortu zuten, baita igoerako "Play-Off"-etara ere.

Maila igoera on bat eduki ondoren, behin betiko gelditu zen hurrengo denboraldian Granadan.

Itzulera Granadara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013-2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013-2014 denboraldian Jeison Murillo Granadaren lehen taldearekin jokatzen hasi zen, lehen mailan, eta atzealdeko jokalari garrantzitsu bezala finkatu zen. 2013ko abuztuaren 18an egin zuen debuta, Osasunaren aurka. Denboraldi honetan 34 partidu jokatu zituen eta gol bat sartu.

2014-2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bigarren denboraldiaren bukaeran 2019. urterarteko kontratua sinatu zuen, 35 milioi euroko etete-klausularekin. Halere, denbora gutxiren buruan Atletico Madril eta Milango Interren interesa piztu zen.

Azkenean 2015eko otsailaren 2an ofizial egin zen Milango Interrera batuko zela denboraldia bukatzean. Denboraldi horretan 19 partidu besterik ez zituen jokatu, denboraldi bukaeran lesio batzuk eduki baitzituen.

Bere etorkizuna erabakita zegoela joan zen 2015eko Amerikako Kopa jokatzera.

Milango Inter[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Kopa bukatutakoan, non laugarren postuan gelditu zen Kolonbiarekin, Milango Interrera heldu zen 8 milioi euroren truke. Bertan bi denboraldi egin zituen.

2015-2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldian, azterketa medikuak gainditu ondoren, Atalantaren aurkako garaipenean (1-0) egin zuen debuta, eta denboraldi horretan txapelketa guztien artean 35 partidu jokatu zituen.

2016-2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarrenean aldiz, bere azkena izango zenean, UEFA Europa Liga ere jokatu zuten, baina taldexketan kanporatuak izan ziren. 34 partidu jokatu zituen, eta gol bat sartu zuen txilenaz, Serie A-ko urteko onena izendatu zutena.

Valentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko udan Milango Interrek Valentziara utzi zuen bi urtez, baina 2019an valentziarrek 12 milioi euro ordaindu beharko zituzten.

2017-2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 27an egin zuen debuta Real Madrilen aurka, 2-2 bukatu zen partiduan. Denboraldi honetan hainbat lesio zirela medio 17 partidu bakarrik jokatu zituen. Halere, Valentzian pozik agertu ziren bere denboraldiarengatik.

2018-2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko abuztuan, hitzartua baina urte bat lehenago, klausula hori ordaindu zuen, jokalaria erabat berea eginez. 2022. urterarteko kontratua sinatu zuen, eta 80 milioi euroko etete-klausula ezarri zitzaion. Irailaren 19an Txapeldunen Ligan debuta egin zuen, Juventusen aurkako porrotean (0-2).

Urtarrilean utzita joan zen Bartzelonara.

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko urtarrilean denboraldiaren bigarren erdia jokatzeko Valentziak Bartzelonari jokalaria utzi zion. Gainera, katalanek 25 milioi euroko klausula bat gorde zuten erosi nahi izanez gero.

Hala eta guztiz ere 4 partidu bakarrik jokatu zituen, eta Valentziara itzuli zen denboraldiaren bukaeran.

UC Sampdoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere, Valentzian ezin izan zuen gehiago jokatu, izan ere, 2019ko udan Sampdoriara saldu zuten 13,5 milioi eurorengatik. 2019-2020 denboraldiaren lehen zatian 12 partidu jokatu zituen, eta udan Vigoko Celtara utzi zuten denboraldi amaierarte.

Celta de Vigo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko urtarrilean heldu zen Vigora. Momentu horretan taldea oso egoera txarrean zegoen, baina Jeison Murillok aldaketa handia ekarri zuen, eta azkenean Celtak ez jaistea lortu zuen. 18 partidu jokatu zituen denera.

Denboraldi bukaeran, negoziaketa luze baten ondoren, 2020-2021 denboraldirako lagaketa lortu zuten, denboraldi bukaerarako erosketa-aukerarekin (11 milioi).

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urtarrilaren 19an eguneratua.
Taldea Herrialdea Urtea(k) Partidua(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Granada  Espainia 2010 - 2015 53 1 2
Cádiz (utzita)  Espainia 2011 - 2012 29 3 -
Las Palmas (utzita)  Espainia 2012 - 2013 41 4 -
F.C. Internazionale Milano  Italia 2015 - 2017 69 3 2
Valentzia  Katalunia 2017 - 2019 20 - -
Bartzelona FK (utzita)  Katalunia 2019 4 - -
UC Sampdoria  Italia 2019- 12 - -
Vigoko Celta (utzita)  Galizia 2020- 35 1 -

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urriaren 10ean, 22 urterekin, debutatu zuen Kolonbiako selekzio nazionalarekin. Ordutik, bi Amerika Kopa jokatu ditu, 2015ekoa eta 2016koa. Lehenengo honetan laugarren postua lortuz, eta urte bat beranduago hirugarrena.

Denera 28 partidu jokatu ditu hego-amerikarrak, eta gol bat sartu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]