Agerraldi (antzerkia)
Agerraldi antzerki munduan obraren ekitaldiko bakoitzeko zatiei esaten zaie. Hitz sinonimoa Eszena da.[1] Zuberoan egiten diren pastoraletan Jelkaldi izena du.[2] Agerraldia ekintza-unitate bat da, unitate txikiena. Beraz, antzezlakak agerraldiez antolatzen dira. Agerraldi gainetik ekintza dago.
Agerraldi mota batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mota asko bereizi egiten dira. Hona hemen batzuk:
Agerraldi komiko, tragiko eta satirikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Greziaren antzerkian horiek ziren eszenatokian margotzen ziren hiru ereduak:
- Komikoa: etxeak, leihoak, begiratokiak, lorategiak, plazak e.a. margotzen ziren.
- Satirikoa: leizeak, txabolak, basoak, mendiko paisaiak... Satirikoan margoek arkitekturaren elementu klasikoak erakusten ziren (zutabeak, estatuak, erlaitzak).[3]
Agerraldi frantsesa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agerraldi baten mugak modu besberdinez azal daiteke: argiak piztuz eta itzaliz, dekorazio aldatuz... Agerraldi frantsearen kasuan muga horiek taula gainean dauden pertsonen arabera azaltzen dira: pertsonaia berri bat sartzen denean edo ateratzen denean, automatikoki agerraldia aldatu da.[4]
Ezinbesteko agerraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezinbesteko agerraldiak publikoak ondo ezagutzen dituen agerraldiak dira eta, sarritan, horien esperoan egoten dira. Agerraldi klasikoak dira, nolabait esateko. Adibidez:
- William Shakespeareren Hamlet antzelanean Hamlet eta bere ama eztabaidatzen duten agerraldia.
- Pedro Calderón de la Barcaren La vida es sueño antzezlanean Segismundoren monologoa.
Agerraldi partekatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Protagonista nagusi bat baino gehiago taula gainean aritzen ari dena. Ez dago protagonista bakarra agerraldi horretan.
Taldeko agerraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula gainean pertsonaia multzo bat agertzen da. Ohikoa da opera eta zarzuela amaieran.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=agerraldi
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2019/uztaila/aldaketak.pdf
- ↑ a b Gómez García, Manuel (1998). Diccionario Akal de Teatro. Akal. ISBN 9788446008279.
- ↑ George, Kathleen (1994): Playwriting: The First Workshop, Focal Press, ISBN 978-0-240-80190-2, 154 or.