Jenga
| Jatorria | |
|---|---|
| Sortzailea(k) | Leslie Scott (en) |
| Argitaratze-data | 1983 |
| Izenburua | Jenga |
| Argitaletxea | Hasbro |
| Ezaugarriak | |
| Gutxieneko jokalariak | 1 |
| jenga.com | |
Jenga (swahiliz, «eraiki»)[1] trebetasun fisiko eta mentaleko joko bat da. Jokalariek dorre batetik bloke bat txandaka kendu behar dute eta tontorrean berkoka, dorrea erorarazi gabe..

Arauak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zurezko 54 bloke txikirekin jokatzen da, maila bakoitzean hiru puxkaz osatutako solairu gurutzatuak metatuz. Jokalari bakoitzak, txandaka, dorrearen beheko edozein mailatako bloke bat kendu behar du bi hatz bakarrik erabiliz, dorrea erorarazi gabe, eta goiko aldean kokatu, han maila berria osatuz. Dorrea erorarazi duenaren aurreko jokaldia egin duen jokalaria irabazlea da. Jokaldi bat bukatutakoan, bost segundoz itxaron behar da: denbora hori igarotakoan, eraikina erortzen bada, azken blokea kokatu duena irabazlea izango da. Argentina jokoa yenga edo hacer caer ("erorarazi") izenekin ere ezaguna da.
Aldaera anitz daude, besteak beste Jenga Veritat, Jenga Pink, Jenga Xtremo, Jenga Max, Jenga Blasto eta Jenga Poker. Bertsio ez-ofizialak ere badaude, 51 piezarekin.
Errekorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Greblerreren arabera, berak 40 mailako dorre bat eraiki zuen 1985ean, dorrerik garaiena izan omen dena, Leslie Scottek 1980ko hamarkadaren hasieran ekoitzitako jokoaren jatorrizko piezekin jolasten ari zela.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leslie Scott-ek 1970ean Oxford Games Ltd. enpresaren sortzaileetako batek paratu zuen jokoa: bere etxean sortutako joko batzuetan oinarritu zen, familiak Takoradin (Ghana) erositako haur-joko bateko zurezko blokeak erabiliz. Jokoa 1983an aurkeztu zuten Londresen, Jenga marka erregistratua erabiliz. Tu-Ka-Radio izeneko oso antzeko joko bat aurkeztu zuen Estatu Batuetan Maineko Parsons familiak 1978an, Jenga plazaratu baino bost urte lehenago. Parsons familiak ez zuen jokoa asmatu, lagun afrikar batek erakutsi baitzien.[2]
Bideojokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nintendo Wii eta DSrako Jenga World Tour bideojokoa 2007ko abenduaren 7an kaleratu zuen Atarik. Electronic Arts-en Nintendo Wii-rako Jenga jokoaren bertsio bat zegoen Hasbro enpresaren Family Game Night 2ren eskaintzaren barruan.
iOSen badago bertsio bat, NaturalMotion Games-ek 2010raren amaieran plazaratua. Android telefonoetarako eta Mac ordenagailuetarako bertsioak ere kaleratu ditu NaturalMotion-ek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Strong National Museum of Play. Strongmuseum.org 2009-01-20.
- ↑ A personal view from Leslie Scott, the inventor of Jenga | Victoria and Albert Museum. Vam.ac.uk.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala (PDF)» Angulo Martin, Patxi. (1997). www.elhuyar.eus, Liburua PDF fitxategian deskargatzeko aukera