Jengibre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jenjibrea
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Monocotiledoneae
Kladoa: Commelinidae
Ordena: Zingiberales
Familia: Zingiberaceae
Generoa: Zingiber
Espeziea: Z. officinale
Roscoe

Jengibrea (Zingiber officinale) espezia bat da, tropikoko landare iraunkor baten errizoma edo lurrazpiko zurtoina da.

Indian jatorria izanda ezaguna zen jada erromatarrentzat, lurrezko ontzi txikitan ekar arazten zutelarik.

Behin lurretik atera ondoren garbitu eta eguzkitan lehortzen uzten da bere pisuaren hiru laurdenak galtzeraino. Honela, bere zapore min bereziagatik guztiz gutiziatua den espezia bikainean bihurtzen da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza euskarara gaztelerako jengibre eta frantsesezko gingembre hitzetatik etorri da. Hauek Erdi Aroko latinezko gingiber, zingeber hitzetatik, latineko zingiberi hitzetik eratorria. Latinera Antzinako Grezieratik etorri zen, ζιγγίβερις (zingíberis). Grezierara Indiako hizkuntzetatik etorri zen: palieraz: siṅgivēra, sanskritoz: शृङ्गवेरśṛṅgavera. Honaino iritsita bi teoria ezberdin daude. Sanskritoz शृङ्गं hitzak adar esan nahi du, biana baliteke hau interpretazio folk bat izatea. Beste teoriak dio tamileratik datorrela, eta jengibre sustraia esateko erabiltzen zen modua izatea: tamileraz: இஞ்சிinci eta வேர்.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jengibrearen errizoma.

Curry edo bestelako espezien nahasketetan oso erabilia da eta bere lekua du entsaladetarako saltsetan eta gozogintzan. Garai batean ardo eta garagardoari ere botatzen zitzaion.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jengibre Aldatu lotura Wikidatan