Jenizaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jenizaroak
Battle of Vienna.SultanMurads with janissaries.jpg
Mota Infanteria
Sorrera 1363
Herrialdea Otomandar Inperioa
Kuartier nagusia Edirne
Kideak 7.886 (1527), 13.599 (1574), 37.627 (1609), 39.470 (1670)[1]
Gerrak eta guduak
Kosovoko gudua

Jenizaroak (turkieraz yeniçeri, «gudari berriak») Otomandar Inperioko armadako oinezko soldaduak izan ziren XIV-XIX. mendeetan. Armadaren elitea osatzen zuten eta, betebehar askoren artean, sultanaren babes eta zaintzaren ardura zeukaten, bai eta jauregiko beste hainbat eremutako zaintza ere; horregatik sultanaren pretoriar guardiatzat ere jo ohi ziren. XIV. mende amaieran eratu zen jenizaroen gorputza, eta indar politiko handia izan zuen XVI. mendetik aurrera[2]; 1826. urtean, Mahmud II.a sultanak desegin eta sarraskitu zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1363 aldean eratu zen jenizaroen indar militarra, Murad I.a sultan zela. Hasiera batean musulmanak ez ziren gudariez osaturik zegoen, gehienbat gazte kristau eta gerra presoez. 1380tik aurrera, Balkanetako herrietan gatibu hartutako gazte kristauen artetik bereizi zituzten eta 1680. urtea arte ez zen Turkiako gazterik haien arteko onartu.

Jenizaroak lehenbiziko otomandar gudaroste iraunkorra bilakatu ziren, eta tribuetako gerlariz osatutako indar armatuak ordezkatu zituzten, hauen leialtasunean ezin baitzitekeen beti fida. Halaber, inongo gudari askek ez zukeen infanteriako gerlari izan nahiko, oso egiteko arriskutsua baitzen. Diziplina gogorra zuten, zelibatoa barne, eta aga edo buruzagi militar batek gidaturiko taldeetan banatzen ziren. XVI. mendearen bukaeran hasi ziren zelibatoaren eta beste neurri estu batzuen aurreko zorroztasun hura leuntzen.

XIX. mendearen hasieran, Turkiako armada mendebaldekoen moldeetara egokitzeko sultanek abiarazitako neurrien aurka agertu ziren jenizaroak eta Mahmud II.a sultanaren kontra matxinatu ziren 1826an. Zapalkuntza guztiz bortitza izan zen, Mahmudek armada-taldea desegin eta matxinatu guztiei lepoa mozteko agindua eman zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Murphey, Rhoads, Ottoman Warfare, 1500-1700, books.google.es, https://books.google.es/books?id=A-yOAgAAQBAJ&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false. Noiz kontsultatua: 2017-8-21 .
  2.   Janissary, britannica.com, https://www.britannica.com/topic/Janissary-corps. Noiz kontsultatua: 2017-8-21 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jenizaro Aldatu lotura Wikidatan