Jenny Jones (snowboarderra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenny Jones (snowboarderra)

Bizitza
JaiotzaBristol1980ko uztailaren 3a (43 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaThe Ridings' Federation Winterbourne International Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksnowboarderra
Pisua61 kilogramo
Altuera161 zentimetro

Jenny Marie Jones, Jenny Jones izenez ezagunagoa (Bristolen, Erresuma Batuan, 1980ko uztailaren 3a) snowboardean lehiatu zen atleta britainiarra da, maldetan espezializatua. Sotxiko 2014ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta brontzezko domina irabazi zuen malda estiloko proban. [1]

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14 urterekin lortu zuen bere lehen babeslea, Rossignol. Bere lehen lehiaketa profesionala 16 urte zituen arte ez zen izan. [2]

18 urterekin Alpeetan lana lortu zuen eta horra joan zen lehen aldia , horri esker hasi zen snowboardarekiko obsesioa.[3]

Snowboardean hasi zenean ez zekien gauza handiak egiten, baina udaberri hartan bertan txapelketa batean lehiatu eta irabazi egin zuen. Horren ostean, jendea esaten hasi zen: “Bakarrik daki backflips-ak egiten, gimnasta delako.” Garai hartan txapelketak irabazteko egiteari utzi zion eta azkenean berriro egitea erabaki zuenean, jada ez zekien nola botatzen zituen. ,

Eskolan ez zen oso ikasle ona, baina kirolean ondo aritzen zen. Bere gurasoak oso zorrotzak ziren berarekin.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jenny Jones - la fecha del nacimiento, la vida familiar, lugar de nacimiento, a las cosas gloria, junto con ...» cumpleanosdefamosos.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  2. (Gaztelaniaz) Jenny Jones (snowboard). 2020-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Cómo ser pro (cuando te llamas Jenny Jones)» Red Bull (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  4. Staff. (2019-01-27). «Jenny Jones Boyfriend 2022: Dating History & Exes» CelebsCouples (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]