Jentilbaratza Kultur Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jentilbaratza Kultur Elkartea Ataungo (Gipuzkoa) kultura elkarte bat da, 2012. urtean sortua. Euskal mitologiaren inguruan Ataungo eta Euskal Herriko garai bateko sinesmen, ipuin zahar eta legendak bizirik iraunaraztea du helburu, belaunaldi zaharren eta berrien arteko zubi-lana eginda.[1][2]

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu hori lortzeko, Jentilbaratzak jarduera hauek egiten ditu:[2]

  • Jentilen Etorrera: bi urtean behin egiten dute, eta 1981ean hasi ziren. Jose Migel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa agertzen du, ataundarrek antzeztua, Barandiaranek ahoz aho jasotako pertsonaia mitologiko asko baliatuz: Jentil, Sorgin, Torto, Azti, Samartin Txiki, Maru, Basajaun, Marimunduko, Kixmi eta abar.[3]
  • Gau Ibilaldi Mitologikoa.
  • Ohitura Zaharren eguna.
  • Ipuin Kontaketak.
  • Ibilaldi Magikoa, Aralarren.
  • Ipuin eta Marrazki Lehiaketa.
  • Ataungo Mondeju Lehiaketa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA» Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarte Erregistroa 2013-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. a b Jentilbaratza Kultur Elkartea. «Elkartea» Jentilbaratza.eus.
  3. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2023-10-21). «Jentilak badatoz» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).