Jeremy Peña
| Jeremy Peña | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1997ko irailaren 22a (28 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Classical High School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | beisbol jokalaria |
Jeison Guzmán (Santo Domingo, Dominikar Errepublika, 1997ko irailaren 22a), beisbolean lehiatzen den kirolari dominikarra da. Erdilari postuan jokatzen du Estatu Batuetako Major League Baseball (MLB) Ligan, Houston Astros taldean. 2022an Gold Glove Award Saria jaso zuen eta 2025ean All Stars partida jokatzeko aukeratu zuten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jeremy Peña Santo Domingon jaio zen eta bederatzi urte zituela familia New Yorkera joan zen bizitzera. Jeremyren aitak MLB ligan jokatu zuen 1990 eta 1996 artean.[1]
2015ean Unibertsitatean zegoela 390 kolpe eman eta bi home run egin zituen. Atlanta Breves taleak draftean aukeratu bazuen ere Jeremy Peñak uko egin zion eta Maineko Unibertsitatearekin Unibertsitate Ligan jarraitu zuen.[2]
2018ko draftean Houston Astros taldeak aukeratu zuen eta MLB Ligako debuta 2022an egin zuen. Urteko rookie (debutari) onena izan zen eta American League Championship Series (ALCS) eta World Series (WS) txapelketetako MVP (jokalari onena) izendatu zuten, hori lortzen zuen lehen jokalaria izanik.[3][4] Horregatik Gold Glove Award ("Urrezko Eskularruaren Saria") irabazi zuen erdilari postuan, hori lortzen zuen lehen rookiea bihurtu zen.
2025ean All Stars partidarako aukeratu zuten.[5]
Tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulu eta Sari guztiak Houston Astros taldean lortu ditu.
- World Series Championship (1): 2022.
- Bakarkako sariak:
- World Series MVP (1): 2022.
- ALCS MVP (1): 2022.
- Glod Glove Award (1): 2022.
- All Stars (1): 2025.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Like Father, Like Infielder: Astros' Jeremy Pena Follows Dad's Footsteps - The Runner Sports» The Runner Sports 2019-09-04 (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «Jeremy Pena - Baseball» University of Maine Athletics (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «2022 World Series MVP: Astros' Jeremy Peña becomes third rookie to win postseason honor» CBSSports.com 2022-11-06 (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «Super shortstop Peña makes history as World Series MVP» MLB.com (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «All-Star Game rosters revealed: Young talent, first-timers take spotlight» MLB.com (kontsulta data: 2025-09-30).