Edukira joan

Jeriko

Jeriko
أريحا
יריחו
hiria
Administrazioa
Herrialdea Palestina
Eskualde geografikoZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerikoko gobernazioa
Izen ofizialaأريحا
Jericho (Ariha)
Jatorrizko izenaأريحا
יריחו
Posta kodeaP580 – P589
Geografia
Koordenatuak31°51′22″N 35°27′47″E / 31.8561°N 35.4631°E / 31.8561; 35.4631
Mapa
Azalera59 km²
Altitudea−275 m
Demografia
Biztanleria23.220 (2016)
Dentsitatea394 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraK.a. XCVI. mendea
Telefono aurrizkia02
Hiri senidetuakPisa, Campinas, Kragujevac, Ilion (en) Itzuli, Calipatria, Iași, Lærdal, Eger, San Giovanni Valdarno, Lyon, Alessandria, Nantes, Santa Bárbara d'Oeste eta Osmangazi
Hizkuntza ofizialaarabiera
jericho-city.ps

Jeriko[1][2] (arabieraz: أريحا‎, ʾArīḥā; hebreeraz: יריחו‎, Yəriḥo) Palestinako hiria da, Zisjordanian, Jordan ibaiaren haranean, Itsaso Hiletik hurbil dagoena. 2007an 18.346 biztanle zituen[3].

Itsas mailatik 250 m beherago dago, Itsaso Hilaren hegoaldean. 1967an Israelek lurraldea okupatu zuen, eta 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dago. Fosfato hobiak daude.

Nahiz eta gaur egun oasis bat baino ez izan, hiri handi ederra izan zen antzina. Zeramika Aurreko Neolitoan dagoeneko bizileku handia izan zen, Tell es-Sultan aztarnategiko ikerketek forgatu duten bezela eta harresi sendoa, harrizkoa izan zuen mendetan. Israeldarren aurreko garaian Astarte ilargiaren jainkosari eskaini zitzaion hiria. Kanaandarren hiri nagusietakoa izan zen. K. a. 1479 inguruan Egiptok menderatu zuen. Ondoren Josuek erasotu eta deuseztatu zuen eta gertakari horren kontakizuna, partzailki historiko eta partzialki mitologikoa, Testamendu Zaharrean jaso zen, Kanaango inbasioaren barruan. Narazio horretan, jainkoak agintzen die hebrearrei, tronpetak jo ditzatela, Itun-kutxa harresiaren inguruan ibiltzen diren bitartean, eta herri osoak ohi egin dezan. Hori egin eta hiriko harresia erori zen, eta hebrearrek bizirik zeuden denak hil eta hiria hartu zuten.[4] Pasarte hori Jainkoaren boterearen adierazpentzat hartu izan da eta mito esanguratsua izan da kristau eta hebrear imaginarioan.

Jeriko hiriaren eskuratzea. Jean Fouquet, 1470-1475.

Han bizi izan zen Herodes I.a Handiak bere neguko jauregian eta obra eraiki zituen: hipodromo bat, akueduktoak eta hiru jauregi, besteak beste.[5] Itun Berriaren arabera, Jesusek ikusteko ahalmena eman zion Jerikon itsu bati.

Arkeologia ikerketa ugari egin da Jerikon, britainiarren eta alemanen eskutik batez ere. 20 giza-kokaleku ezberdin aurkitu dira, lehena duela 11.000 urtekoa. Horrek frogatzen du modu jarraituan munduan luzaroen okupatuta izan den hiria dela. Buztinez egindako buru bat aurkitu da, giza irudiaren aztarnarik zaharrenetakoa. Beste zenbait gauzaki ere aurkituak izan dira: eskulturak, ontziak, omeiar gaztelu baten aztarnak eta X. mendeko sinagoga bizantziar bateko mosaikoak.

Herodesen neguko jauregietako bat.
Tentazioaren monastegi ortodoxoa.
Zakeoren sikomoro pikondoa (Zakeo zerga biltzaileak, jesus ikusteko, igo zuen sikomoroa). Eliseoren monastegi greko ortodoxoan. Erromes gunea da.
Nakbaren ondoren, Jerikon eskolak ematen kanpoaldean.

Jeriko itsas maila azpitik 258 metrora aurkitzen da, Wadi Qelt izeneko oasi batean, Jordan haranean.[6][7][8] Hurbil dagoen Ein es-Sultaneko iturburuak 3,8 m³ ur ekoizten ditu minuturo, 10 kilometro karratu ureztatzen ubideen bidez eta Jordan ibaian isurituz.[7][8] Prezipitazio anualak 160 milimetrokoak dira, gehienak azaro eta otsail artean kontzentratuak. Batez besteko tenperatura 15 °C-koa da urtarrilean eta 31 °C abuztuan. Egun eguzkitzu anitzek, lursail alubial aberatsak eta iturburutik datorren urak, historian zehar, Jeriko geratzeko leku erakargarria izatea eragin dute.[8]

    Datu klimatikoak (Jeriko)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 19.0 20.6 24.4 29.5 34.4 37.0 38.6 37.9 35.8 32.7 28.1 21.4 30.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.7 12.6 16.3 22.4 26.6 30.4 30.9 30.4 28.6 25.8 22.8 16.9 22.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.4 5.9 9.6 13.6 18.2 20.2 21.9 21.1 20.5 17.6 16.6 11.6 15.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 44 20 4 1 0 0 1 2 3 5 65 204
Eguzki orduak 189.1 186.5 244.9 288.0 362.7 393.0 418.5 396.8 336.0 294.5 249.0 207.7 3566.7
Hezetasuna (%) 77 81 74 62 49 50 51 57 52 56 54 74 61
Iturria: Arab Meteorology Book[9]

Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeriko hiria eta inguruak hartzen dituen 3.500 hektareako gune bat BirdLife International erakundeak Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsua izendatu du, frankolin beltzen, hego belatzen, txolarre txikien eta Txolarre moabtar populazioak bizi direlako.[10]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  3. ↑ 2007ko Palestinako errolda. Palestinian Central Bureau of Statistics (PCBS), pcbs.gov.ps
  4. ↑ «Elizen Arteko Biblia Lapurtarrez» amarauna.org (kontsulta data: 2026-04-28).
  5. ↑ (Gaztelaniaz) «Jericó» Urantiapedia (kontsulta data: 2026-04-28).
  6. ↑ O'Connor, Murphy. (1998)., 288 or..
  7. 1 2 (Ingelesez) Ring, Trudy; Salkin, Robert M.; Boda, Sharon La. (1995). International Dictionary of Historic Places: Middle East and Africa. Taylor & Francis ISBN 978-1-884964-03-9. (kontsulta data: 2023-11-08).
  8. 1 2 3 Holman. (2006)., 1391 or..
  9. ↑ Appendix I: Meteorological Data. Springer.
  10. ↑ "Jericho". BirdLife Data Zone. BirdLife International. 2021. Kontusltatua: 2026-4-29.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Palestinako Estatua
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.