Jerteko harana
Itxura
| Jerteko harana | |
|---|---|
| kultura intereseko ondasuna | |
| Datu orokorrak | |
| Mota | mankomunitatea eta gune historikoa |
| Azalera | 373 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 40°08′23″N 5°52′50″W / 40.1397°N 5.8806°W |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Cáceresko probintzia |
Jerteko harana Extremadurako makomunitate, haran eta eskualde naturala da, 1973tik aurrera kultura ondasuna dena.
Mankomunitatea Extremadurako ipar-ekialdean dago, iparraldean Ávila eta Salamanca probintziekin, mendebaldean Ambrozeko haranarekin, hegoaldean Plasencia hiriarekin eta ekialdean La Verarekin mugak dituelarik.
Urtero, martxoko bigarren hamabostaldian, El Cerezo en Flor (euskaraz: «gereziondoak loretan») jaialdia ospatzen dute Jerte haranean, interes turistiko nazionalekotzat jotzen dena. Milioi eta erdi zuhaitz ia batera loratzen dira, harana hamabost egunez zuriz tindatuz. Bertoko barietatea- picota izenekoa- ospetsua da oso.
Honako udalerriek osatzen dute harana:
| Udalerria | Biztanleria (2019) | Azalera | Dentsitatea |
|---|---|---|---|
| Barrado | 401 | 21,29 | 18,83 |
| Cabezuela del Valle | 2194 | 56,57 | 38,78 |
| Cabrero | 326 | 6,63 | 49,17 |
| Casas del Castañar | 568 | 24,63 | 23,06 |
| El Torno | 860 | 22,26 | 38,63 |
| Jerte | 1261 | 58,95 | 21,39 |
| Navaconcejo | 1990 | 51,40 | 38,71 |
| Piornal | 1519 | 36,39 | 41,74 |
| Rebollar | 214 | 11,51 | 18,59 |
| Tornavacas | 1132 | 76,60 | 14,7 |
| Valdastillas | 321 | 8,10 | 39,63 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Extremadurako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
