Edukira joan

Jerusalemgo Museo Islamikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerusalemgo Museo Islamikoa
Map
Kokapena
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerusalemgo Gobernazioa
HiriaJerusalem
Arkitektura
Deskribapena

Islamiar Museoa (arabiarra: arabieraz: متحف الآثار الإسلامية‎ eta hebreeraz מוזיאון האסלאם ) Jerusalengo Hiri Zaharrean dagoen museoa da. Zenbait eskualde musulmanetako Islamaren historiaren hamar garaitako bilduma du ikusgai. Islamiar Museoa (Tenpluen mendia) hego-mendebaldeko sekzioan , Bab al-Magharibatik (Marokoarren atea) gertu, Haram al-Sharif-en (Jerusalem) sarreretako batean.

Eraikina K.o. 1194 ingurukoa da. Jerusalemgo musulmanen agindupera behin-behinean geratu ondoren. Museoaren eraikuntza atal bateko berritzeak eta ekialdeko sarrera gehitzea K.o. 1871n osatu ziren[1].

Museoa bera Musulmanen Kontseilu Gorenak ezarri zuen 1923an. Shadia Yousef Touqan izan zen gunearen planifikatzaile nagusia.[2] 1927an, Marokoarren meskita Islamiar Museo bihurtu zen.[3]

Khader Salameh museoko zuzendari nabarmena izan zen.[4]

Sarrera nagusia

Islamiar Museoa, 1927an sortua, monumentu historiko diren bi aretok osatzen dute.

Aretoetako bat antzina Omeiatarren Al-Aqsa (Jami', hau da, meskita nagusia) meskita originalaren parte izan zen, plano angeluzuzena eta bi fatxada itxi eta bi sarrera zituen harriz egindako eraikina.

Iparraldeko fatxada Bab al-Magharibara (Marokoarren edo Magrebtarren atea) ematen du, Haram al-Sharifera eramaten duen atea, eta sarrera nagusia izan ohi zenari irekitzen zaio. Harrizko bi ibilguen gainetik, arkuaren pinakuluan, fatxadatik apur bat urruti proiektatzen den harrizko marko bat dago. Jatorrizko sarrerak museoaren atal bat osatzen du.

Meskitaren ekialdeko bigarren fatxadak Al-Aqsako meskitaren mendebaldeko horma menderatzen duen patio batera ematen du. Fatxadaren erdian beste sarrera bat dago, Marokoarren meskita zaharrera (marokoarren meskita) sartzeko erabiltzen zen. Gaur egun Islamiar Museoaren sarrera nagusia da. Angeluzuzena da eta ateburuaren gainean, inskripzioa duen panel bat dago, eta panelaren gainean, tuhgra delakoa. Tuhgra otomandar sultanaren sinadura zeremoniala zen. Panelean hiru lerro daude, meskita zaharraren berrikuntza gainbegiratu zuen pertsona izendatzeko: Abdulaziz I.a otomandar sultana.

Meskita zenaren barruko aretoa oinplano angeluzuzenean dago, iparraldetik hegoaldera. Gela tamaina desberdineko zazpi eremuk osatzen dute, guztiak kupula banaz estaliak. Erdiko espazioak aldaketak izan zituen otomandar garaian, otomandar estiloko kupula zentral batez estali baitzuten. Bada, kupula horrek, gangen gurutzagunea zena ordezkatu zuen. Hegoaldeko horman, aretoaren amaieran, mihrab eder bat eraiki zuten. Mihraba kendu eta ate batez ordezkatu zuten. Ate horrek museo barrura eramaten du, emakumeen gunea zenaren aretora.

Museoa eta irakaskuntza zentro zaharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eranskinaren eraikinak Fakhr al-Din Mohammad eskolaren (al-Fakhriya) bilera-gela moduan funtzionatu zuen. Madrasa hori mamelukoen garaian Sayf al-Din Qalawun al-Alfi al-Mansur sultanak ireki zuen 1282 urtean.[2] Al-Fakhriya madrasen multzoko gainerako eraikin gehienak —al-Aqsa meskitaren parte zirenak— Israelgo armadak bota zituen 1969an.[5]

Sarrerako ate gaineko inskripzioa.

Marokoarren meskita (edo Magrebtarren meskita edo Maghariba meskita) ere hartzen du eraikinak. Meskita horri "Malikien meskita" ere esaten zaio, Magrebeko akademiko gehienak Maliki eskola juridikoaren jarraitzen baitziren.[6][7]. Meskita hori marokoarren auzoa mugatzen zuen. Auzo hori 1967an erabat suntsitu zuten.[8]

Museoak Haseki Sultan Imaretek erabili zituen XVI. mendeko kobrezko zopako pitxer handiak erakusten ditu, bai eta Suleiman I.aren garaian erabili ziren zurezko panelak, beirateak, zeramikazko azulejuak, burdinazko ateak eta txiroentzako jangela bat, denak, Suleiman I.aren emaztea izandako Hürrem Sultanen dohaintzan emandakoak.

Kanoi bat ere erakusten da, Ramadanaren amaiera iragartzeko erabiltzen dena, arma-bilduma handi bat, Toxicodendron succedaneum (argizari zuhaitza) zuhaitz baten enbor handi bat, Saladinoren Minbarra delakoaren ikatz bihurtutako hondakin (Nur ad-Din Zangik 1170. hamarkadan eraikia eta Australiako turista batek 1969an suntsitua), eta Meskiten 1990. urteko matxinadan hildako 17 palestinarren odolez jositako arropa.[4]

Koranaren eskuizkribuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omeiatar, Abbastar, Fatimatar, Ayyubtar, mamelukoen, otomandar garaietan kalifak, sultanak, emirrak, ulemak eta partikularrengatik al-Aqsa meskitari dohaintzan emandako Koranaren 600 kopia ditu museoak. Tamaina, kaligrafia eta ornamentazioa desberdinak ditu bakoitzak. Garrantzitsuenetako bat, eskuz idatzitako Korana da, eta haren transkripzioa Mahomaren birbiloba batena da. Beste bat Kufikoz dago idatzita, VII-VIII mendean. 30 zati dituen marokoar rabʿah (liburuki askotaz osatutako eskuizkribua) bat kontserbatzen da, Abu al-Hasan ben Uthman magrebtar sultanak, 1344an, oinordetzan utzi zuen; sultanak Islameko hiru hiri sakratuetako meskitetara (Meka, Medina eta Jerusalem) bidali zituen hiru bildumetatik geratzen den eskuizkribu bakarra da.[9] Gainera, XIV. mendeko Koran handi bat dago, 100 bider 90 zentimetrokoa.[4]

Hego-mendebaldeko izkinan Al-Fakhariyya minareteen konplexua dago. Museoaren iparraldean, Marokoarren atea eta hegoaldean al-Aqsa liburutegia.

Museoaren ekialdeko patio txikiak Yusuf Agharen kupula izena deun eraikin txikia dago, eta zutabe-kapitel ugari ditu.[10][11]Ekialderago, patioaren beste aldean, al-Aqsa meskitaren mendebaldeko aldea dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Islamic Museum - Discover Islamic Art - Virtual Museum» islamicart.museumwnf.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. a b Al-Aqsa Library and Islamic Museum. Archenet Digital Library.
  3. Peters, F. E.. (2017). Jerusalem. The Holy City in the Eyes of Chroniclers, Visitors, Pilgrims, and Prophets from the Days of Abraham to the Beginnings of Modern Times. Princeton University Press ISBN 9781400886166..
  4. a b c The Islamic Museum. Jerusalemites
  5. «Zawiyat Madrasat al-Qadi Fakhr al-Din Abu ʿAbdallah (al-Fakhriya)» Institute for International Urban Development. (I2UD).
  6. (Ingelesez) Grabar, Oleg. (2009). Where Heaven and Earth Meet. Austin (TX): University of Texas Press, 236 or. ISBN 9780292722729..
  7. Burgoyne, Michael Hamilton. (1987). Mamluk Jerusalem: An Architectural Study. British School of Archaeology in Jerusalem by World of Islam Festival Trust, 620 or..
  8. Smith, Roger. Geographies and Moralities: International Perspectives on Development, Justice and Place. Blackwell Publishing Ltd.
  9. Salameh, Khader; Schick, Robert. (1998). «The Qur’an Manuscripts of the Islamic Museum» The Bulletin of Middle East Medievalists 10 (10): 1..
  10. «Column capital» Museum with No Frontiers.
  11. «Photos of the capitals» Madain Project.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]