Jesse Plemons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesse Plemons
Jesse Plemons (20769593584).jpg
Bizitza
JaiotzaDallas1988ko apirilaren 2a (34 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Kirsten Dunst  (2022ko uztaila -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaTexas Tech University Independent School District (en) Itzuli
Texas Tech University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0687146 Allocine: 87400 Rottentomatoes: celebrity/jesse-plemons Allmovie: p328600 Edit the value on Wikidata

Jesse Lon Plemons (Dallas, 1988ko apirilaren 2a) estatubatuar aktorea da. Umetan hasi zituen aktore lanak, eta Friday Night Lights (2006-2011) telesaila izan zen bere lehen lan nabarmena. Ondoren Todd Alquist papera antzeztu zuen Breaking Bad telesailaren 5. denboraldian (2012-2013) eta El Camino: A Breaking Bad Movie (2019) jarraipen filmean. Fargo telesailaren 2. denboraldian (2015) Ed Blumquist papera antzezteagatik Primetime Emmy Sarietan izendapena jaso zuen. Bigarren izendapen bat jaso zuen Black Mirror telesailaren "USS Callister" atalan (2017) Robert Daly papera antzezteagatik.

Plemonsek taldeko paperak antzeztu ditu hainbat filmetan, besteak beste, The Master (2012), Black Mass (2015), Bridge of Spies (2015), Game Night (2018), Vice (2018), The Irishman (2019), Judas and the Black Messiah (2021), Jungle Cruise (2021) eta The Power of the Dog (2021). Azken lan honengatik BAFTA eta Oscar sarietara izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]