Jessica Clark
| Jessica Clark | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Londres, 1985eko apirilaren 21a (40 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | London School of Economics |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, modeloa, blogaria, zinema aktorea eta telebista-ekoizlea |
| Altuera | 180 zentimetro |
| officialjessicaclark.com | |
Jessica Clark (Londres, 1985eko apirilaren 21a) ingeles, irlandar, indiar eta nigeriar jatorriko aktore britainiarra da. Jessica Londresen hazi zen. 16 urterekin, modelo-lehiaketa nazional bat irabazi zuen, eta 1 modeloekin sinatu zuen. Modelo-lana ikasketekin konbinatzeko hasierako hautua egin zuen, eta London School of Economics-era joan zen graduatu aurrekoa egiteko, zuzenbidean karrera bat jarraitzeko asmoarekin.[1][2]
Aitzitik, modelo gisa izandako arrakastaren ondorioz, programa utzi behar izan zuen 18 hilabete igarota; lehenengo, Parisera joan zen, eta, urtebete geroago, New Yorkera. Jessicak Hermes, Redken eta L'Oreal bezalako bezero garrantzitsuekin lan egin izan du, eta, halaber, Vogue, Elle, Marie Claire eta Jalouse aldizkarietan agertu izan da. Hermes, Bottega Venetta eta Matthew Williamson diseinatzaileentzako desfilatu izan du.[2]
New Yorken bizi zela, Jessica aktore gisa trebatu zen, eta, 2011n, Los Angelesera joan zen. Han, arrakasta izan zuen telebistan eta zinema independentean. Jessica Marilyn NY Agentziak kontratatu zuen, eta modelo-lanean jarraitu zuen, Vogue India aldizkarirako.[3]
A Perfect Ending filmean paper nagusia izan zuen, Nicole Connek zuzendutako 2012ko film lesbikoa. Lilith fikziozko jainkosa banpirikoa interpretatu zuen True Blood lanean. Vogue India aldizkariaren 2012ko urriko edizioaren azalean agertu zen. eta 2014ko Pocket Listing thriller satirikoan ere paper nagusia izan zuen.[4]
Clark lesbiana deklaratzen da publikoki. Lesbian love Vlogeko anfitrioietako bat da (Afterellen.com).[1]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jessicak New Now Next (2009) saria jaso zuen Cause You're Hot kategorian.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean, Jessica Clarkek lesbiana zela esan zuen. Jessica 25 urte zituela ezkondu zen, Lacey Stone neska-lagunarekin. Ezkonduta egon ziren hiru urteetan, maitasun-harreman ona izan zuten; ez zuten seme-alabarik izan. Jessica eta Lacey 2012an dibortziatu ziren.[5]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2010 | Sara | Lexus | |
| 2012 | State of Georgia | Natalia | |
| 2012 | Chemistry | Chantal | |
| 2012 | A Perfect Ending | Paris | Telebistarako filma |
| 2014 | Pocket Listing | Lana Hunter | Postprodukzioa |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Seriea | Rola | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2012 | True Blood | Lillith | 9 kapituluak |
| 2013 | True Blood | Lillith | 9 kapituluak |
| 2004 | MTV of Burn by Usher | Protagonista femeninoa | Bideo musikala |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Interview With Jessica Clark» afterellen.com 31 de agosto de 2008.
- ↑ a b «Jessica Clark "Lexus"» [1].
- ↑ «Selling Ethnic Ambiguity by Jessica Clark. The Model Alliance» The Model Alliance.
- ↑ «Jessica Clark, Vogue Magazine March 2012 Cover Photo - India» Who's Dated Who?.
- ↑ «Happy Holidays – 2012 LSF News!!!» Laceystonefitness.com.