Jesus Aranguren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau futbolari eta entrenatzaileari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aranguren (argipena)».
Jesus Aranguren
Bizitza
JaiotzaPortugalete1944ko abenduaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBarakaldo2011ko martxoaren 21a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1962 / 19752474
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1962 / 196332
Espainiako futbol selekzio nazionala1963 / 196330
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Jesus Aranguren Merino, askoz ere ezagunagoa Txutxi Aranguren ezizenaz, (1944ko abenduaren 26a, Portugalete2011ko martxoaren 21a, Barakaldo[1][2]) euskal futbolari ohia eta entrenatzailea izan zen.

Futbolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolean lehenbiziko urratsak Sestao Sport taldean eman ondoren, 17 urteko adinarekin Bilboko Athletic Klub taldera igaro eta defentsa postuan jokatu zuen.

Entrenatzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Athletic Klub taldeko haur eta gazte mailak entrenatu izan ditu, 1992an Iñaki Sáezek talde nagusiko entrenatzaile kargua utzi ostean, Arangurenek talde nagusiko hainbat partidutan entrenatzaile lanak burutu zituen. Beste hainbat taldeetako entrenatzaile ere izan da: Bizkaiko Selekzioa, Bilbao Athletic, Deportivo Alavés, Recreativo de Huelva eta Cartagena FC, edota Espainiar Bigarren Mailako Levante Unión Deportiva, Deportivo de la Coruña, CD Logroñés, Sporting de Gijón taldeak ere, azken honetan berriz ere, 94-95 denboraldiaren hasieratik Espainiar Lehen Mailarako igoera lortu zuen Deportivo Alavés taldearen entrenatzailea izan zelarik, ondoren, jada denboraldiaren amaieran, talde nagusiko entrenatzaile eta arduradun orokorraren karguetan berritu zutelarik (azken kargu horretan Javier Zubillagaren ordez). Bilboko Athletic Klub taldeko barne egitura teknikoan hainbat kargu izan ditu.

Denboraldi eskas baten ondoren, 1997ko otsailaren 16ko igandean, Mallorca taldearekin 2-3 galdu ostean, kargutik kendu zuten. FC Cartagena taldea urtez batzuz entrenatu eta bertakoen artean arrasto ona utzi ondoren, Aranguren Euskal Herrira itzuli eta Deportivo Alavés taldeko filialaren arduradun bilakatu zen.

2003ko apirilaren 29an José Manuel Esnal "Mané" ordezkatuz talde nagusiaren entrenatzailea bihurtu eta kargu horretan denboraldiaren amaierarte egon zen. Taldearen norantza zuzendu ezinik, kategoriaz jeitsi eta 2004ko ekainerarte Deportivo Alavés B taldeko entrenatzaile izatera iragan zen.

Bere emaztea zaintzeko, ia beti arrakastatik hurbil ibili zen entrenatzaile ibilbidea bapatean laga zuen. Aurreko egunean bere emaztearekin batera Barakaldoko Gurutzetako Ospitalera hurbil ondoren, 2011ko martxoaren 21ean miokardio infartu baten ondorioz aipatutako ospitalean zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]