Jesus Mari Mendizabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Mari Mendizabal
Jesus Mari Mendizabal (Unai Pérez Azaldegui) (36530926154).jpg
Bizitza
JaiotzaOrmaiztegi1949ko urtarrilaren 5a (73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Bizargorri

Literaturaren Zubitegia: 110

Jesus Mari Mendizabal Iraola, goitizenez Bizargorri, (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1949ko urtarrilaren 5a) euskal idazlea da. Aspalditik Hondarribian bizi da, eta irakasle lan egiten du.

Bere ezaugarri nagusia herri tradizioaren ezagutza sakona da. Haur eta gazte literatura landu du gehienbat: Alegiak, sudur ondoan begiak (La Fontaineren alegiak, 1985), llargia lekuko (ipuin bilduma, 1989), Roque ttikia (Maupassanten ipuina, 1992), Zelina, Leizezulo eta Kalezulo (gazteentzako kontakizunak). Bertsolaritzan ere jarduna da, bertso irakasle eta gai jartzaile lanetan. Lazkao Txiki gizon txikiaren handitasuna liburua kaleratu du.

Orobat, hainbat liburu euskaratu ditu: 35 kilo esperantza (2004), Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena (2007), Eguzki kolpea (2009).

Gaur egun, kolaborazioak plazaratzen ditu: Diario Vasco-n eta Hatsaren Poesia-n, besteak beste.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.