Jesus Zulet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Zulet
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea

Jesus Zulet Izura (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1956) nafar marrazkilaria da. Iruñean jaio arren, aspaldi Madrilen bizi da. Arkitektura ikasi bazuen ere, ezaguna da marrazkilari, binetagile eta diseinatzaile gisa. El Correo taldeko egunkarietan argitaratzen dira bere eguneroko zintak baina bese hainbeste argitalpenetarako egin du lan: El Jueves, Diario 16, Pueblo, Disco Show, Diario de Navarra, El Cocodrilo, Navarra Hoy, La Golondriz, Eguna, Deia... Liburu ugaritan kaleratu dira bere marrazkiak, besteak beste , La otra historia del PSOE (1981), 1981-198 y nueve: Creo que así fue (1990), Europa en Viñetas (2000) eta Diez años de humor (2002). Hainbat erakusketatan parte hartu du, taldeka eta banaka, esaterako: Vamos a reírnos muy en serio del racismo (Madril, 1993), Euskadi, viñeta a viñeta (Bilbo, 2001), La democracia en viñetas (Madril, 2002), eta Tirabirak/Tiras que aflojan (Euskal Herria, 2016) Alcaláko Unibertsitateko Umorearen Quevedo Institutua delakoarekin kolaboratzen du baita irakasle lanetan ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]