Jesus haurra eta Kristoren Odola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiepoloren madonna bat; Jesusek karnaba du eskuetan.
Botticelliren Granadaren Madonna, detailea: fruituraren gorria da kasu honetan odolaren sinboloa.

Jesus haurra eta Kristoren Odola sinbolikoki lotuta agertzen diren errepresentazio artistiko ohikoak dira, batez ere Pizkundearen garaiaren inguruan eta Italiako artean.

Esangura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madonna batzuen errepresentazioan, Jesus haurrak eskuetan eusten duen txori baten sinbolismoan gauzatzen da alegoria; ohikoan karnaba edo txantxangorria izan ohi da txori hori, lumetan adierazgarri gorri nabarmena duten Europako bi txori, batak marka gorria du buruan, eta besteak paparrean.

Elezahar edo kultura herrikoiak kontatu izan du, Jesus gurutzean zela, hurbildu zitzaiola txoria errukiagatik koroatik arantza bat edo gurutzetik iltze bat kentzera. Ontasun zeinu horretan, Kristoren Odolak txoria igurtzi, eta hala irabazi zuen txoriak bere lumajeko parte gorria[1][2].

Jesus haurraren errepresentazioan txoria eta odola agertzea, beraz, anakronikoa da: ez da Jesusen bizitzako une horretako pasadizo bat, baizik eta flash forward kontzeptual bat, adierazten duena zein izango den Jesusen patua, gizaki guztien salbazioaren alde odola isurtzea[3].

Botticelliren Granadaren Madonna lanean, Jesus haurrak granada fruitu ireki bati eusten dio sinbolismo beraz: gurutzean isuriko duen odola adierazten du irudiak[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Riojarchivo » El petirrojo sacía la sed de Jesucristo. (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  2. El jilguero de Jesucristo. (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  3. (Ingelesez) «The goldfinch: symbol of salvation yet thrice-cursed, ‘enjailed in pitiless wire’» That's How The Light Gets In 2013-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  4. «Madonna of the Pomegranate by Sandro Botticelli» historylink101.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]