Jesusen Gurutziltzaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Diego Velázquezen 'Kristo gurutziltzatua', c. 1632.

Jesusen Gurutziltzaketa I. mendeko Judean, ziur asko 30 eta 33. urteen artean, izandako gertaera izan zen. Lau ebanjelio kanonikoek ez ezik kristauak ez diren beste iturriek ere[1] Jesusen gurutziltzaketa azaltzen dute, nahiz eta historialariek zehatz-mehatz zer gertatu zen adostu ez.[2][3]

Ebanjelio kanonikoen arabera, soldaduek Jesus torturatu eta arantzazko koroi bat jarri zioten, "Agur, Judutarren errege" iseka egiten zioten bitartean. Bere gurutzea hartu eta Golgota mendira igoarazi zuten, Simon Zirenekoa izeneko baten laguntzaz. Han bere jantziak zozkatu eta lapur biren erdian gurutziltzatu zuten. Zapaldu eta txistu egin zioten.

Eguerdian Jesusek garrasi latz bat bota zuen: E′li, E′li, la′ma sa‧bach‧tha′ni? ("Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu bertan behera?"; Mateo 27:46 eta Markos 15:34). Une hartan Jesusekin ziren bere ikasleetako batzuk: Mateo eta Markoren arabera, emakume batzuk zeuden negarrez. Joanek Jesusen ama Maria eta Jesusen ikasle maiteena (Joan bera, kristau tradizioaren arabera) aipatzen ditu. Azken momentuan beste garrasi bat egin zuen : "Aita, zure eskuetan uzten dut nire espiritua" (Lukas 23:46). Eta une hartantxe azken arnasa eman zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Eddy; Boyd, Gregory A. (2007) The Jesus Legend: A Case for the Historical Reliability of the Synoptic Jesus Tradition Baker Academic 172. orrialdea ISBN 0801031141 .
  2.   Tuckett, Christopher M. (2001) Markus N. A. Bockmuehl ed. The Cambridge companion to Jesus Cambridge Univ Press 123–124. orrialdea ISBN 978-0-521-79678-1 .
  3.   Funk, Robert W.; Jesus Seminar (1998) The acts of Jesus: the search for the authentic deeds of Jesus San Frantzisko: Harper ISBN 978-0060629786 .
  4.   Piñero, Antonio (1991) Orígenes del cristianismo. Antecedentes y primeros pasos Madril: El Almendro ISBN 84-86077-95-8 .


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.