Jesusen Izenaren Garaipena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesusen Izenaren Garaipena
Jatorria
Sortzailea(k)Giovanni Battista Gaulli
Sorrera-urtea1679
IzenburuaIl Trionfo del nome di Gesù
Ezaugarriak
Materiala(k)fresco (en) Itzuli eta Iztukua
Genero artistikoaarte sakroa eta Barrokoko margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaGesù
BildumaGesù

Jesusen Izenaren Garaipena XVII. mendeko pintura freskoa da, Giovanni Battista Gaullik egina, Barrokoko maisulana.[1] Freskoak Il Gesu elizaren nabe nagusia okupatzen du, eta fresko gehigarriak ditu beste kapera batzuetan, horien artean San Ignazio Loiolakoaren aldare eta hilobiaren gainean dagoen Ignazioren apoteosi bat irudikatzen duena.

Margolan monumentalak freskoak eta iztuku moldeatuak nahasten ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Battista Gaullik asko zor dio lan ikusgarri Gian Lorenzo Berniniri. Beste artista batzuk ere aintzat hartu ziren sabaia pintatzeko, baina Berniniren iritzian oinarritu zen Gian Paolo Oliva Jesusen Lagundiko orduko burua enkargua egiteko. Berninik motibo batzuen inspirazioa ere eman zion Gaulliri.[2] Il Gesuko sabaiko zeru ilusio bizi bat nabarmentzen dute eliza mundu hilgarriaren eta betiko salbazioaren arteko bitartekaritzat har daitekeena.[3] Gaullik antzerki-maila jakin bat ere gehitu zuen eszenan.

Gaulliren sabaiko freskoaren gaia Jesusen Izenaren Adorazioa da, San Pauloren epistola batetik hartutako motibo sakroa.[4] Epistolako hitzak zinta batean idatzita daude, marko arkitektonikotik kanpo.[4] Hitz horiek Gaulliren freskoaren eszena markatzen dute eta fedearen hedapenerako funtzio bat dute, Jesuitek esperientzia erlijiosoa ulertzeko zuten moduarekin bat egiten zuena: erlijioa bake gogoetatsu eta emozional batekin lotzen da sabaira begira jartzen denarentzat.[5] Sabai gangaduna ez zen eraiki bere itxura handi eta ikusgarriagatik bakarrik, mezan zehar esperientzia hobetzeko baizik. Jesuitek konfiantza handia zuten elizako akustikan; fededunek sermoiaren hitzak argi entzutea nahi zuten.[6] Horregatik eraiki zuten eliza nabe bakarrarekin eta kupula batekin nabean, transeptuen elkargunean.[6] Gaulliren berrikuntza onenetako bat hiru dimentsioko esparruaren haustura dramatikoa da. Horrek eragiten du inpresioa zeruko goiko irudiek benetako presentzia dutela elizan, ikusleen buruan zuzenean flotatuko balute bezala.[7] Freskoan lortutako sakonera sabai fisikotik haratago hedatzen da, gorantz zeru infinituan. Gaullik marko trinkoa, iztukuz egina, erantsi zuen freskoaren inguruan; gangaren barruko eta kanpoko espazioaren zatiketa ilusionista nabarmentzen bide batez.[7] Ikusleak freskoari begiratzen dionean, ia ezinezkoa da freskoa eta iztuku moldekatua bereiztea. Hori eszenaren ilusioari gehitzen zaio, ikuslearen aurrean arimak gorantz eta beherantz daudela sinesgarriago bihurtuz.

Margotutako zeruko argiaren ihes-puntuan IHSren inskripzio ia ezkutua dago, Jesusen izenaren lehen hiru letrak grekoz.[3] Hori da Kristoren irudikapen bakarra sabaiko pinturan. Kristo munduko argitzat hartzen da; Gaullik hura irudikatzeko hartu zuen aukera zehatz eta adierazgarri bat.

Freskoaren beste xehetasun bat Gaullik itzalari eman zion arreta da. Marko nagusitik erori egiten dira madarikatuak, eta itzaletan dauden, eliza barruar erortzen ari diren ilusioarekin. Salbatu diren bedeinkatuak, berriz, zeruko urre-kolorez argiztatutak daude, eta aldi berean hodeiek blokeatu egiten diete argi hori madarikatuei.[3] Alde nabarmena dago irudikatutako aingeruen eta madarikatuen artean.

Gaulliren freskoa hiru zatitan bana daiteke. Zeruko argia eta Kristoren inizialak erdian daude, hodeien arkuak salbati direnak eta madarikatuak bereizten ditu, eta ertzetan madarikatuak eszenatik kanpo erortzen dira.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Reichold, Graf, and Wynne, Buildings that Changed the World, 102.
  2. Harris, Seventeenth-Century Art and Architecture, 132.
  3. a b c Schneider-Adams, Key Monuments of the Baroque, 51.
  4. a b Harris, Seventeenth-Century Art and Architecture, 132-133.
  5. Bailey, Between Renaissance and Baroque: Jesuit Art in Rome, 270
  6. a b Reichold, Graf, and Wynne, Buildings that Changed the World, 102.
  7. a b Enggass, The Painting of Baciccio, 49.
  8. Enggass, The Painting of Baciccio, 44.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]