Edukira joan

Jhonatan Narváez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jhonatan Narváez

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJhonatan Manuel Narváez Prado
JaiotzaSucumbíos Canton (en) Itzuli1997ko martxoaren 4a (28 urte)
Herrialdea Ekuador
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Axeon-Hagens Berman 2017-2017
Klein Constantia 2016-2016
Etixx-Quick Step 2018-2018
Team Sky 2019-2024
UAE Team Emirates 2025-
 
Pisua65 kilogramo
Altuera174 zentimetro

Facebook: JhonatanNarvaezOficial Twitter: NarvaezJho Instagram: jhonatan_narvaez97 Edit the value on Wikidata

Jhonatan Manuel Narváez Prado (El Playón de San Francisco, Sucumbíos, 1997ko martxoaren 4a) txirrindulari ekuadortarra da. El lagarto ezizena du.[1]

El Playón de San Francisco herrian jaio zen, 2.990 metrotako altitudean. Eskola garaian hasi zen txirrindularitza egiten, haren irakasleak sortutako talde batean.[2]

2015eko gazte mailako Panamerikar Jokoetan emaitza bikainak izan zituen, bai pistako probetan eta baita errepideko probetan ere.

2016an Klein Constantia taldeak fitxatu zuen. Ekuadorko 23 urtez azpiko erlojupeko txapelduna izan zen eta Tour de Savoie Mont Blanc lasterketan mendiko sailkapena irabazteaz gain sailkapen orokorrean bosgarren egin zuen. 2017an Axeon-Hagens Berman taldeak fitxatu zuen eta Ardenetako Zirkuitoa irabazi zuen.[3] Ekuadorko errepideko txapelduna ere izan zen.

2018an UCI-Pro Tourreko talde batek fitxatu zuen, Soudal Quick-Step taldeak,[4] eta 2019an Team Sky (gaur egun Ineos) talde indartsura joan zen.[5] Sei urte egin zituen bertan eta emaitza onak izan zituen, besteak beste Italiako Giroan bi etapa, Austriako Itzulia, Ekuadorko txapelketak, Panamerikar Jokoetako txapelketa... 2024ko Italiako Giroan lehenengo etapa irabazi zuen, Tadej Pogačarri hasieratik lider izateko ametsa oztopatuz.[6] Lehenengo etapa zenez maglia arrosa eraman zuen hurrengo etapan.

2025ean UAE Team Emirates taldeak fitxatu zuen.[7] Down Under Tour irabazi zuen. Frantziako Tourrean 13. egin zuen sailkapen nagusian.

2015

  • Gazte mailako Panamerikar pistako Txapelketak
    • 1.a jarraipena bakarka
    • 1.a puntukako lasterketa
  • Gazte mailako Panamerikar errepideko Txapelketak
    • 2. lekua, zilarrezko domina errepidekoa
    • 3. postua, brontzezko domina erlojupekoa

2016

  • 1. postua, urrezko domina 1.a Ekuadorko erlojupeko txapelketa (23 urtez azpitik)
  • Tour de Savoie Mont Blanc - Mendiko sailkapena

2017

  • 1. postua, urrezko domina Ekuadorko errepideko txapelketa
  • 1. postua, urrezko domina Circuit des Ardennes

2018

  • Adriatica Ionica Race - etapa bat (erlojupekoa)

2020

2023

2024

  • 1. postua, urrezko domina Ekuadorko errepideko txapelketa
  • Italiako Giroan etapa bat
  • 1. postua, urrezko domina Down Under Classic

2025

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025
Italiako Giroa 80. UT 49. 42. 28.
Frantziako Tourra 13.
Espainiako Vuelta UT 50.

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Benítez, Jorge. (2020-10-14). «Narváez es ahora el mejor latino en el Giro» CORREO SPORT (kontsulta data: 2025-11-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Página no encontrada - Diario EL NORTE» Diario EL NORTE (kontsulta data: 2025-11-07).
  3. (Frantsesez) Mabyle, Nicolas. (2017-04-09CEST18:58:00). «Jhonatan Narvaez n'a jamais paniqué» DirectVelo (kontsulta data: 2025-11-07).
  4. (Ingelesez) «Quick-Step Floors add Jhonatan Narvaez to growing 2018 roster | Cyclingnews.com» Cyclingnews 2017-08-08 (kontsulta data: 2025-11-07).
  5. (Ingelesez) «Narvaez breaks Quick-Step contract to join Team Sky for 2019 | Cyclingnews.com» Cyclingnews 2018-10-18 (kontsulta data: 2025-11-07).
  6. (Ingelesez) published, Stephen Farrand. (2024-05-04). «Giro d'Italia: Jhonatan Narváez holds off Tadej Pogačar in lighting-fast stage 1 finish» Cyclingnews (kontsulta data: 2025-11-07).
  7. (Ingelesez) «Jhonatan Narvaez signs for UAE Team Emirates» UAE team Emirates 2024-08-01 (kontsulta data: 2025-11-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]