Edukira joan

Jhunjhunu

Koordenatuak: 28°07′32″N 75°23′52″E / 28.1256°N 75.3978°E / 28.1256; 75.3978
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jhunjhunu
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaRajastan
Division of RajasthanJaipur division
Indiako barrutiJhunjhunu barrutia
Posta kodea333001
Geografia
Koordenatuak28°07′32″N 75°23′52″E / 28.1256°N 75.3978°E / 28.1256; 75.3978
Map
Altitudea323 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia91-1592
Ordu eremuaUTC+05:30

Jhunjhunu (hindiz: मंडावा), Indiako Rajastan estatuko hiri bat da, izen bereko barrutian dagoena. 2011ko erroldaren arabera 118.473 biztanle ditu eta Shekhawati eskualdeko hiri handiena da.

Hainbat haveli jauregi ditu baina ondasun ezagunena Rani Sati tenplua da, egunero ehundaka erromes hartzen dituena.

Geografia eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

India mendebaldeko Rajastan estatuan kokaturik dago, itsas mailatik 323 metrotako altitudean. Rajastango hiriburua den Jaipur hiritik 175 km inguru iparraldera dago.[1]

Klima beroa eta lehorra du. Euria montzoi garaian baino ez du egiten orohar.

Ez da ezagutzen noiz sortu zen Jhunjhunu. Jakina dena da Chauhan dinastiak agindu zuela bertan 1045 eta 1450 urteen artean. Dinastiako lehen erregea Sidhraj Chouhan izan zen.

1450an Mahammed Khanak eskuratu zuen hiria. Delhin jatorria zuen Qaimkhani dinastia musulmandarrekoa zen. XVI. mendean Fazil Khanak Badalgarh gotorlekua eraiki zuen. Gotorlekuak errege familiaren zaldiak eta gameluak gordetzeko ikuilu handiak zituen. Horrek erakusten du animalia baliotsuak zirela garai hartan.

Azken Khan musulmana Rohilla Khan izan zen eta 1730an Sardul Singh eta Sardar Jhujhar Singh sikhek bat eginda garaitu eta hil egin zuten. Sardar Jhujhar Singh beranduago hil egin zuten. Sardul Singh bihurtu zen hurrengo errege baina hiriak Sardar Jhujhar Singhen izena hartu zuen, Jhujhar hartatik Jhunjhunu bihurtuz.

Thakur Sardul Singhek merkatariak hirira etor zitezen baldintza egokiak ezarri zituen eta haren agintepean lortu zuen Jhunjhunuk garapen handiena. Akhegarh gotorlekua eraiki zuen eta Kalayan Ji Ki Mandir eta Gopinath Ji K Mandir tenpluak ere bai. Singhak rajput bihurtu ziren eta haien ondorengoek agindu zuten hirian harik eta Indiak 1947an independentzia lortu zuen arte.

1947an Rajastan estatuari batu zitzaion.

Jhunjhunuk 118.473 biztanle ditu (2011). %55,21 hinduistak dira eta %44,46 musulmanak. Gainerako erlijioek ordezkaritza oso txikia dut, ez dira %1era iristen.

Alfabetizazio tasa %73,58koa da,[2] Indiako batazbestekoa %58koa dela ikusita nabarmen handiagoa.

Jhujhunu errepidez Rajastango hiri garrantzitsuenekin errepidez ondo komunikaturik dago. Lau lerrotako 11. autopista nazionalak eta 8. autopista estatalak zeharkatzen dute hiria.

Ipar-mendebaldeko trenbidearen parte da Jhunjhunu tren geltokia. 2020an berrizte lan garrantzitsuak egin zituzten.[3] Hiri garrantzitsu askotarako trenak igarotzen dira bertatik, Delhi, Jaipur, Mumbai, Udaipur... eta beste hainbat hiritara hain zuzen ere.

Hurbilen dagoen aireportua Jaipurreko nazioarteko aireportua da.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Indian Railways Train Enquiry, Insights & IRCTC eTicket booking - RailYatri» www.railyatri.in (kontsulta data: 2025-11-21).
  2. «Jhunjhunun (Jhunjhunu) District Population Census 2011 - 2021 - 2025, Rajasthan literacy sex ratio and density» www.census2011.co.in (kontsulta data: 2025-11-21).
  3. (Ingelesez) «Indian Railways Jhunjhunu station in Rajasthan redeveloped with beautified walls & new facilities! See pics» The Financial Express 2020-02-25 (kontsulta data: 2025-11-21).
  4. Sharma(Relwax.com)(Phone:+91-8559990152, Nirmal. «Visti Temple of Shri Rani Sati Dadi Maa Jhunjhunu Temple in Rajasthan» www.dadisati.in (kontsulta data: 2025-11-18).
  5. «Loading...» www.avathi.com (kontsulta data: 2025-11-18).
  6. a b «Loading...» www.avathi.com (kontsulta data: 2025-11-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]