Jiří Jarošík

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jiří Jarošík

Bizitza
JaiotzaÚstí nad Labem1977ko urriaren 27a (46 urte)
Herrialdea Txekia
Hezkuntza
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
AC Sparta Praga1996 / 200310120
Czech Republic national under-21 football team1997 / 2000244
Czech Republic national under-20 football team1997 / 199761
FC Slovan Liberec1997 / 1999392
Txekiar Errepublikako futbol selekzio nazionala2000 / 2005230
CSKA Mosku2003 / 20055612
Birmingham City Football Club2005 / 2006245
Chelsea Football Club2005 / 2005140
Chelsea Football Club2005 / 2006140
Celtic FC2006 / 2008335
FC Krylia Sovetov Samara2008 / 2010474
Real Zaragoza2010 / 2011555
AC Sparta Praga2011 / 2013475
Deportivo Alavés2013 / 2015524
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua87 kilogramo
Altuera193 zentimetro

UEFA: 33347 Edit the value on Wikidata

Jiří Jarošík (Ústí nad Labem, Txekoslovakia, 1977ko urriaren 27a) txekiar futbolaria da. Atzelari eta erdilari moduan aritzen da.

Futbolari karrera bere jaioterrian hasi zuen, Sparta Pragan, zazpi urteetan sei titulu irabaziz. 2002an Txekiatik atera eta Moskun ekin zion nazioarteko karrerari. Sparta Praga, Slovan Liberec, CSKA Mosku, Chelsea, Birmingham City, Celtic, Krylia Sovetov eta Zaragoza taldeetatik pasatu eta gero Alavesek fitxatu zuen 2013an. 2015ean Alavesekin kontratua bukatu zuen.

Jarošíkek Txekiar selekzioarekin 23 agerraldi egin ditu.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sparta Praga eta Slovan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an Ústí nad Labemen jaioa, ibilbide profesionala Txekiako Sparta Pragan hasi eta bi urtez Slovanen utzita ibili eta gero lehen taldean lekua egin zuen. Jarošík Spartan Pragan zegoela Txekiako futbol liga sei aldiz irabazi zuten.

CSKA Moscow[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an CSKA Moscow-k 3milioi € ordaindu zituen Jarošíkengatik. Urte berean Errusiako futbol liga-ren garaile bihurtu ziren eta 2004ean Errusiako superkopa eskuratu zuten.

Chelsea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko urtarrilean Chelsea-k fitxatu zuen 4milioi € baino gehigo ordainduta. Londresko taldearekin Ingalaterrako Futbol Ligako Kopako eta Premier League-ako tapeldun izan zen.

Birmingham City[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko abuztuan Chelsea-k Michael Essien fitxatu zuen Jarosik lehen tadeaz kanpo utzi zuena, eta horrela denboraldi oso batez Birminghamentzat jokatu zuen utzita. Han erasoan nabarmendu zen defentsan baino gehiago, bost gol sartu zituelarik. Chelsea-ra bueltatu zenean ez zekien zein izango zen bere taldea hurrengo denboraldirako.

Celtic[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Eskoziako Celtic-ek 2,5milioi € inguru ordaindu zituen beragatik. Talde honekin Eskoziako liga eskuratu, eta horrela lau herrialde ezberdinetako ligak irabazi dituen gutxietakoa bihurtu zen (Eskozia, Ingalaterra, Txekia eta Errusia). Gainera Celtic-en hogeita hamalaugarren Eskoziako koparekin egin ziren.

Krylia Sovetov[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko urtarrilaren 31an Krylia Sovetov taldearekin sinatu zuen milioi bat eurogatik, errusiar ligara bueltatuz.

Zaragoza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko urtarrileko 14ean, berriz ere neguko merkatuan, Zaragozak fitxatu zuen doan (jokalari askea).

Sparta Praga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko ekainean Zaragozan kontratua bukatu eta gero debutatu zuen klubera itzuli zen, Sparta Pragara.

Jiří Jarošík gola ospatzen.(Alaves 2-1 Racing de Santander)

Alaves[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko abuztuaren 24ean talde arabarrarengatik fitxatu zuen, berriro ere doan (jokalari askea), denboraldi baterako. Lehen urte hartan talde txuri-urdina bigarren mailan mantenduko zuen golaren pasea eman zuen eta zale askoren idoloa bilakatu zen. Bigarren urte bat zinatu et lesio luze bat izan ondoren, ongi sartu zen taldean hemeretzi partidu jokatuz. 2015eko ekainean, Alavesekiko deslotura ofiziala egin zen, eta hilabete bat geroago agur bero bat egin zion Alaveseko harmailari sare sozialen bidez.

Txekiar selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txekiako futbol selekzioarekin 23 partidu jokatu zituen 2000tik 2005era. Selekzioan erdilariz aritzen zen eta Petr Čech edo Tomas Kalas bezalako jokalariekin batera talde txekiarraren historiko bat da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sparta Praga

-Txekiako futbol liga(6): 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2003

CSKA Moscow

-Errusiako futbol liga(1): 2003

-Errusiako superkopa(1): 2004

Chelsea

-Ingalaterrako Futbol Ligako Kopa(1): 2005

-Premier League(1): 2005

Celtic

-Eskoziako liga(1): 2007

-Eskoziako kopa(1): 2007