Jiayu pasabidea

Koordenatuak: 39°48′04″N 98°12′58″E / 39.8011°N 98.2161°E / 39.8011; 98.2161
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jiayu pasabidea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Txinako Harresi Handia
Txinako Harresi Handia
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Koordenatuak39°48′04″N 98°12′58″E / 39.8011°N 98.2161°E / 39.8011; 98.2161
Map
Arkitektura
Azalera1.322,6 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia438-003
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Jiayu pasabidea edo Jiayuguan (txinera tradizionalez: 嘉峪關; txinera sinplifikatuz: 嘉峪关; pinyinez: Jiāyù Guān) Txinako Harresi Handiaren mendebaldeko muturrean kokaturik zegoen pasabide bat da, Jiayuguan hiritik 6 kilometro hego-mendebaldera[1]. Harresian mantentzen den mendebaldeko aurreneko gotorlekua da.

Qilianshan eta Heishan arteko bide estua zaintzeko eraiki zen, izan ere mendi altuen arteko sakonunean kokaturik baitago[2].

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira zahar batek dioenez, Jiayuguan pasabideko gotorlekua diseinatzen ari zela, agintean zegoen ofizialak diseinatzaileari erabiliko zuen adreilu kopurua esateko eskatu zion. Honek 99.999 adreilu beharko zituela esan zion. Ofizialak adarra jo nahi ziola uste izan zuen eta diseinatzaileak orduan zifra borobildu zuen 100.000 adreilu artea. Gotorlekua eraikitzen amaitu zutenean adreilu bat sobran gelditu zen[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ming dinastiaren garaian eraiki zen, 1372 urtearen inguruan, Feng Sheng jeneralaren gidaritzapean[4]. Eraiki zen gotorlekua oso sendoa zen Tamerlan konkistatzaile mongolaren erasoaren beldur baitziren txinatarrak. Gaur egungo itxura hartu zuenerako 168 urte pasa ziren[4] eta 1540 urtean amaitu zen[1]. Txinaren mendebaldeko muturrean kokaturik zegoenez "Zerupean dagoen lehenengo pasabidea eta handiena" (天下第一关) ezizena jaso zuen. Hexi korridorea bertan hasten zen eta beraz, Zetaren Bidearen puntu garrantzitsua ere bazen[1].

Deserriratuak ziren txinatarrak ere hemendik ateratzen ziren berriz ez itzultzeko. Pasabidea bera arkuz estalirik dago eta "hasperenen atea" bezala ere ezagutzen zen, Txina utzi eta basamortu zabalera eramaten baitzuen[3].

1987 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Txinako Harresi Handia, eta honekin batera Jiayuguan pasabidea ere bai.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasabideko gotorlekuak oinarri trapezoidala dauka, 733 metro luzerako perimetroa eta 33.500 metro koadroko azalera[4]. Harresiek 11 metrotako altuera daukate. Harresiaren erpin bakoitzean dorre bana dago. Barruan hiria kokatzen da, solairu bakarreko etxe ugarirekin. Txinako Harresi Handiak errektangulu hau inguratzen du iparraldean eta mendebaldean, eta alde horietan beraz bi harresi paralelo daude, tartean zanga bat dutela. Mendebaldeko kanpoko harresia da denetan sendoena eta atearen gainean hiru solairutako eraikin ikusgarria dauka. Egitura guztia loess materialez eginiko adreiluez eraiki zen. Kolore horia du beraz[1].

Pasabidea denez bi ate ditu, bata mendebaldean (Rouyuan) eta bestea ekialdean (Guanghua)[4]. Ekialdeko atearen ondoan dagoen dorre batean Jiayuguan pasabideko museoa dago.

Hilerri zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972. urtean Wei eta Jin dinastiako (265-420) hilerria aurkitu da hiriaren ekialdean. Adreiluz egindako milaka hilobik osatzen dute eta indusketa lanetan 700 horma-irudi inguru errekuperatu dituzte. Zortzi hilobi kolorezko horma-irudiz apaindurik daude, jainkoen eta animalien irudiak dituzte batzuek baina badaude garai hartako eguneroko eskenak erakusten dituztenak ere; pertsonak jaialdi batetarako prestaketetan, haragia erretzen, masustak batzen, oiloei jaten ematen, zaldi taldeak gidatzen...[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Jiayuguan’s Great Wall Fort — Western Ming Dynasty Frontier» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  2. (Ingelesez) «The Great Wall in Gansu» CNTO China Like Never Before (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  3. a b «Jiayu Pass | China & Asia Cultural Travel» www.asiaculturaltravel.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  4. a b c d «Jiayuguan Great Wall, Jiayu Pass, Gansu – Western End of Ming Dynasty» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  5. «Ancient Tombs of Wei & Jin Dynasties, Gansu China» www.china-travel-tour-guide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]