Jidai Matsuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jidai Matsuri
Datuak
MotaJapanese festival (en) Itzuli eta historical reenactment parade (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Jarduera
Honen parteThree Great Festivals of Kyoto (en) Itzuli
webgune ofiziala

Jidai Matsuri (japonieraz: 時代祭り?) Kyotoko jaialdi xintoista da, hiriko hiru handienen artean dago. Urriaren 22an izaten da. Jidai Matsuri izenak "Garaien jaialdia" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1868an Japoniako hiriburutza Kyototik Tokiora aldatu zen enperadoreak egoitza aldatu zuelako. Kyotoren loria galduko zenaren beldurrez, udalak Heian-kyō (平安京) hiriaren fundazioaren 1.100 urteurrena ospatzea erabaki zuen.

1895ean izan zen lehenengo ekitaldia eta Heian santutegia (平安神宮 Heian jingū) eraiki zuten Kanmu Enperadorearen izpiritua omentzeko. Honetaz gain desfile koloretsua antolatu zen Kyotoren historiako garai desberdinetako jantziak erakutsiz.

1940an Kanmu enperadoreaz gain Kōmei enperadorea omentzea erabaki zen.

Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desfilea goizean goiz hasten da Kyotoko jauregi inperialean. Bi kilometrotako ibilbidea egiteko bost ordu behar izaten dira eta 2000 pertsona inguruk hartzen dute parte. Esan bezala jendeak garai desberdinetako jantziak eramaten ditu, samurai, militar edo jende arruntaren mozorroak janzten dituzte. Bi mikoshi (santutegi eramangarri) garraiatzen dituzte bakoitza enperadore baten omenez. Desfilea Heian santutegian bukatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]