Jil Sander
| Jil Sander | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Heidemarie Jiline Sander |
| Jaiotza | Hedwigenkoog, 1943ko azaroaren 27a (82 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Hanburgo |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | moda-diseinatzailea, idazlea eta kazetaria |
| Jasotako sariak | |
| jilsander.com | |
Jil Sander, sortzez Hedeimare Jiline Sander (Wesselburen, Hanburgotik gertu, Alemania, 1943ko azaroaren 27a) alemaniar-austriar diseinatzaile minimalista, idazlea eta kazetaria da. Queen of less deitzen zioten. 2003an, The Guardian egunkari ingelesak zerrenda bat kaleratu zuen: Munduko 50 diseinatzaileetatik, hobekien janzten dutenetako bat da.[1][2][3][4][5][6][7][8][9]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerraosteko Alemanian hazi zen, gabezia askorekin, Alemaniako mirari ekonomikoa heldu zen arte. Ehungintza teknika ikasi zuen Krefeld-eko ingeniaritza eskolan. Ikasle trukean Kaliforniara joan zen (1963-64), gero New Yorkera joan zen modako aldizkari batean erredaktore lan egitera. 1965ean Hanburgora itzuli zen Constance eta Petra aldizkarietan modako erredaktore lan egitera.
Jil Sander, modako etxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968an, Tevira (Hoechst) zuntz berriarekin dirua kobratu zuen joera bilduma baten truke, eta diseinu minimalistako 150 jaka, gona eta praka zituen bere lehen bilduma propioan inbertitu zuen. Bere denda propioa sortu zuen Pösedorf auzoan (Hanburgo), elur zuria margotu zuen barrutik eta beltza kanpotik Jill Sander izenarekin. Astebetean saldu zuen bere bilduma eta Alemanian oso berria zen moda frantsesa inportatu zuen. Jantzigintza burgesa baino ez zegoen denda anonimoetan. Bere buruaz seguru zeuden emakumeak jantzi nahi zituen, ehunik garestienak eta ebaki edo joskera zehatzenak erabiltzen zituen, ordura arte hori gizonezkoen jantzietan baino ez zegoen. Lehen praka lerroa egin zuenean, emakumeak askatu zituen, erosotasunean irabazi zuten eta serio hartu zituzten. Haren alkandora zuriak ezin hobeto egokitzen ziren elastikotasun justuarekin.
1977an desfilatu zuen lehen aldiz Parisen, porrota izan zen. Berriro desfilatu zuen, 1988an Milanen, arrakasta handiz. Laurogeita hamarreko hamarkadara arte ez zen guztiz ulertu Jil Sanderren estiloa. 1993an Parisen zabaldu zuen bere denda arrakastatsua Montaigne Etorbidean, Madeleine Vionneten denda zaharrean. Hauxe adierazi zuen:.
"Soineko bat perfektua da, besterik kendu ezin zaionean".
Ameriketako Estatu Batuetan "Queen of less (euskaraz: Gutxiagoren erregina)" deitzen zioten. Asko erabiltzen zituen kaxmirra eta artilezko ehunak, feltro itxura emateko prozesatuak edo hain nobleak ez iruditzeko nahasiak.
Bere kalitate hutsarengatik balioesteaz nazkatuta, bilduma artistikoagoak sortzen hasi zen. Ausartu zen drapeatu txikiekin, marra leunekin, aniztasunarekin eta arrisku gehiagorekin jantzi gehiagorekin. Ez zien bere izena eman nahi izan hainbat lizentziari eta bigarren edo hirugarren lerroei, beste diseinatzaile batzuk bezala.
1999an bere akzioen %75a saldu zion AG de Pradari, Italiako partzuergoa Patrizio Bertelli Prada etxeko zuzendariarekin hautsi zuenean, 2000. urtean bere enpresa galdu zuen. 2003ko maiatzetik 2004ko azarora bitartean itzuli zen berriro diseinatzaile gisa, eta, gero, behin betiko utzi zuen.
Uniqlo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko urriaren 1ean +J bilduma aurkeztu zuen Japoniako Uniqlo markarako. 149$-ko berokiak, 50$-ko soinekoak, zeintzuk ordu gutxitan agortu ziren.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alemaniako errepublika federalak Bundesverdienstkreuz saria eman zion, modari egindako ekarpena aitortzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Menkes, Suzy. (2010-06-07). «Jil Sander Bathes in the Glow of Uniqlo» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Diderich, Luisa Zargani,Melissa Drier,Joelle. (2013-10-24). «Jil Sander Exit Raises Questions for Brand» WWD (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ «German Engineering: The Precision of Jil Sander | Grailed» web.archive.org 2021-04-23 (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ «Jil Sander Fashion Designer | Jil Sander Biography, Information, Videos, News and the Latest Runway Collections.» web.archive.org 2016-05-14 (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Horyn, Cathy. (2013-10-24). «In Jil Sander’s Exit, Echoes of the Past» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Kappl, Petra. (2002-05-26). «UPDATE/JIL SANDER; Designer In Reticence» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Sylvers, Eric. (2003-05-24). «INTERNATIONAL BUSINESS; With a Brand Faltering, Prada Designer Returns» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «Jil Sander - Women's Designer Fashion | Mytheresa» www.mytheresa.com (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ «Jil Sander | Official Online Store» www.jilsander.com (kontsulta data: 2025-03-23).