Jim Lovell
James Arthur Lovell Jr. (Cleveland, 1928ko martxoaren 25a – Lake Forest, Illinois, 2025eko abuztuaren 7a) estatubatuar astronauta, itsas hegazkinlaria, proba-pilotua eta ingeniari mekanikoa.
1952an Annapolisko Itsas Akademian graduatu zen. 1958ko urtarrilean proba pilotuen entrenamendu ikastaro bat egin zuen. Radar bidezko proba elektronikoetan hasi zen lanean, eta geroago Itsas Armadako McDonnell Douglas F-4 Phantom II hegazkin-programaz arduratu zen. 1961ean, hegaldi-irakasle eta segurtasun-ofizial bihurtu zen, eta hegaldi-segurtasuneko ikastaro bat amaitu zuen Hego Kaliforniako Unibertsitatean.
1962ko irailean astronauten bigarren taldean aukeratu zuten Gemini eta Apollo programetarako. 1965ean Gemini 7 misioan parte hartu zuen eta 1966an Gemini 13 misioan.
1968an, Apollo 8 misioaren komandantea izan zen, eta Frank Borman eta William Andersekin batera, ilargira hegan egin eta ilargiaren inguruan orbitatu zuen lehen hiru gizonetako bat izan zen.
1970ean Apollo 13 ilargiko misioaren komandantea izan zen. Hegaldian gertatutako akats kritiko bat gorabehera, lurrera itzuli ahal izan ziren kalterik gabe.
Lovell 1973an erretiratu zen NASAtik. Space Medal of Honor eta Askatasunaren Domina Presidentziala jaso zituen.