Jimmy Connors

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jimmy Connors
Jimmy Connors
Datu pertsonalak
Izen osoa James Scott Connors
Ezizena Jimbo
The brash basher of Belleville
("Bellevilleko jotzaile kartsua")
Jaio 1952ko irailaren 2a
(64 urte)
Ameriketako Estatu Batuak East St.Louis, Illinois (Estatu Batuak)

James Scott Connors edo Jimmy Connors (St. Louis, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1952ko irailaren 2a) tenislari profesional ohia da.

ATPko 106 titulu irabazita, Connors historia guztian 100 txapelketen muga iragan duen gizonezko tenislari bakarra da. Grand Slameko zortzi txapelketa irabazi zituen: Australiako Irekia behin (1974), Wimbledon bitan (1974 eta 1982), eta AEBetako Irekia bostetan (1974, 1976, 1978, 1982 eta 1983). Irabazteke gelditu zitzaion Grand Slameko lehiaketa bakarra Roland Garros izan zen, bere urterik onenetan ez baitzioten parte hartzen utzi. 1974an, urte berean Grand Slameko hiru titulu irabazten zituen bigarren gizonezko tenislaria bilakatu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jimmy Connors Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez) Jimmy Connorsen fitxa, International Tennis Hall of Fame and Museum erakundearen webgunean.