Jingoismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
«The American War-Dog», Oscar Cesareren 1916ko karikatura. Woodrow Wilson presidenteak 'Jingo' bere txakurrari begira Estatu Batuak Lehen Mundu Gerra sartzerakoan.

Jingoismoa abertzaletasun chauvinista eta sutsua da, atzerriko politika erasokorra ezaugarri duena. XIX. mendeko Inperio Britainiarreko zenbait politikariren jarreran du jatorria.[1] 1878ko martxoaren 13an George Holyoake britainiar erradikalak The Daily News egunkari britainiarrari bidalitako gutun batean sortu zuen "jingoismo" (ingelesez: jingoism) hitza.

Abertzalekeria sentimental hau, gainontzeko europar potentziek (Frantzia, Alemania, Errusia) eta neurri txikiagoan Estatu Batuek (non, aldi berean, jingoismo hitza jaso eta modu berdintsuan erabiltzeari ekin zioten) ordezkatzen zuten britainiar hegemoniarekiko jazarpenarekin elikatzen zen.

Darwinismo sozialak intelektual asko erakarri zituen. Teoria hau Charles Darwinen ideia eboluzionistak arazo sozial eta politikoetara estrapolatzen zituen, bizirauteko gaitasun handiagoa zuten nazioen existentzia baieztatuz. Agian korronte honen ordezkaririk onena Rudyard Kipling idazle britainiarra izan zen, "gizon zuriaren zamaz" (ingelesez: The White Man's Burden) hitz egiten zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.