João Gilberto

Wikipedia, Entziklopedia askea
João Gilberto

(1996)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoão Gilberto Prado Pereira de Oliveira
JaiotzaJuazeiro1931ko ekainaren 10a
Herrialdea Brasil
BizilekuaRio de Janeiro
HeriotzaRio de Janeiro2019ko uztailaren 6a (88 urte)
Hobiratze lekuaNiterói
Familia
Ezkontidea(k)Astrud Gilberto  (1960 -  1964)
Miúcha  (1965eko apirila -  1971)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, gitarra-jotzailea, kantugilea, jazz musikaria, jazz guitarist (en) Itzuli eta estudioko musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)João Gilberto
Genero artistikoabossa nova
sanba
Indie popa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
bass (en) Itzuli
DiskoetxeaWarner Music Group

joaogilberto.com
IMDB: nm0318291 Allocine: 238457
Twitter: Joao_Gilberto Spotify: 77ZUbcdoU5KCPHNUl8bgQy iTunes: 43976 Last fm: João+Gilberto Musicbrainz: 286ec4c2-b5ca-4f85-b331-280a6d73dd14 Songkick: 447544 Discogs: 346760 Allmusic: mn0000785283 Edit the value on Wikidata

João Gilberto —jaiotza-izena: Prado Pereira de Oliveira— (Juazeiro, Brasil, 1931ko ekainaren 10a - Rio de Janeiro, 2019ko uztailaren 6a) brasildar musikagilea izan zen, Brasilgo musikagile nagusietako bat.

1950eko hamarraldiaren hasieran Atlántida kafetegiaren inguruan bildu zen musikagile-taldeko kideetako bat izan zen. Brasilgo sanba-erritmoak eta jazza bateratzen dituen bossa nova musikaren sortzaileetako bat zen, Antonio Carlos Jobimekin batera, eta sanba eta bossa nova ezagunenen egilea.

1959an, lehen disko Chega de Saudade argitaratu zuen. 1964an, berriz, Brasilgo musikan berebiziko eragina izan duen disko baten grabazioan parte hartu zuen, Stan Getz saxofoi-jotzailearekin, Antônio Carlos Jobim musikagilearekin eta garai hartako emazte Astrud Gilberto abeslariarekin. Disko hartan Brasilgo hainbat abesti ezagun bildu zituzten, besteak beste Corcovado, Garota de Ipanema ("Ipanemako neskatxa", mundu osoan ospetsu bihurtu dena) eta Desafinado, eta sekulako arrakasta izan zuen: Estatu Batuetan gehien saldu ziren diskoetako bat izan zen, eta sei Grammy sari lortu zituen. Harrezkero, hainbat disko grabatu zituen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Gilberto Aldatu lotura Wikidatan