Edukira joan

João Pinheiro Chagas

Wikipedia, Entziklopedia askea
João Pinheiro Chagas

Portugalgo Lehen Ministroa

1911ko irailaren 4a - 1911ko azaroaren 13a
Teófilo Braga - Augusto de Vasconcelos (en) Itzuli
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro1863ko irailaren 1a
Herrialdea Portugal
 Brasil
 Portugalgo Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaEstoril1925eko maiatzaren 28a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, idazlea eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPortuguese Republican Party (en) Itzuli

João Pinheiro Chagas (Rio de Janeiro, 1863ko irailaren 1aEstoril, 1925eko maiatzaren 28a) portugaldar politikari, kazetari eta idazlea izan zen. Portugalgo lehen ministroa izan zen 1911n eta 1915ean.

Brasilen jaio zen eta emigrante portugaldar eta amerindiar baten semea izan zen. Familia Portugalera itzuli zen eta João umezurtz geratu zen haurtzaroan.

16 urterekin Portora joan eta idazten hasi zen, baina Lisboara itzuli zen hainbat egunkaritan lan egitera. Portugalen eta Brasilen ere egunkariak sortu zituen.

Alderdi Errepublikarrarekin bat egin zuen eta matxinada bat antolatzeagatik kondenatu zuten. Angolan espetxeratu zuten, baina Parisera ihes egitea lortu zuen. 1892an Portugalera itzuli eta espetxeratu egin zuten. Hurrengo urtean amnistia izan zen eta ordutik Porton, Brasilen eta Madrilen bizi izan zen. 1908an berriro atxilotu zuten Lisboako erregizidioan parte hartzeagatik, eta bi urte geroago Portugalen Errepublika aldarrikatu zuen 1910eko urriaren 5eko Iraultzan parte hartu zuen.

Erregimen berriko lehen kargua enbaxadore izan zen Parisen, eta bi aldiz dimititu zuen gobernuarekiko desadostasun politikoengatik. Lehen ministro eta barne ministro ere izan zen 70 egunez 1911n eta berriro 1916an. Portugalek Lehen Mundu Gerran izandako parte-hartzearen egileetako bat izan zen.

1915ean Errepublikako presidentetzarako hautagaia izan zen, baina atentatu batean zauritu zen eta bere hautagaitza erretiratu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]