Joël Shapiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joël Shapiro

Bizitza
JaiotzaNew York1941eko irailaren 27a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Ellen Phelan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSteinhardt School of Culture, Education, and Human Development (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
(1964 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, artista, margolaria, Irarlea eta marrazkilaria
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Peace Corps (en) Itzuli
Mugimenduaarte abstraktua
Genero artistikoaarte abstraktua

Discogs: 2598302 Edit the value on Wikidata

Joël Shapiro (New York, 1941eko irailaren 27a) estatubatuar eskultorea da.

Sorterrian egin zituen arteko ikasketak. 1970ean egin zuen bakarkako bere lehen erakusketa Paula Cooper galerian. Shapiroren hasierako lanetan garai hartan artean nagusitzen ari zen joera minimalistaren kutsua nabarmentzen da, molde geometriko soilak eta bere lanen osagaiak oinen gainean jarri ordez zuzenean lurrean jartzeak erakusten duenez. Dena dela, eta oro har, joera horrekin lotua izan bada ere, ezin uka daiteke minimalismotik urrundu zela zenbait ezaugarritan. Adibidez, bere obra figuratiboetan erreferentzia psikologiko garbiak erakusten ditu, eta ildo narratibo garbi bati jarraitzen dio. Teknika eta materialetan ere aldendu zen minimalismotik, brontze urtua edo harri landua erabiliz osatu baitzituen bere obrak. 1980-1990 hamarraldietan zurezko eskulturak landu zituen nagusiki, material horrek eskaintzen zizkion aukera plastiko apartengatik. Garai horretako bere obretan, bai brontzezkoetan bai zurezkoetan, lauki zuzen trinkoak agertzen dira osagai nagusitzat, grabitate-indarrari aurre egiten dioten konposizio dinamikoetan. Aipagarria du, besteak beste, Izengabea (1991) eskultura, brontzez egindako irudi hustua. Shapirok hainbat sari lortu ditu bere karreran zehar, eta munduko areto nagusietan egin ditu erakusketak. Bere obrak nazioarteko bilduma ospetsuenetan jasota daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joël Shapiro Aldatu lotura Wikidatan