JoJo Siwa
| JoJo Siwa | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Omaha, 2003ko maiatzaren 19a (22 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Los Angeles |
| Familia | |
| Ama | Jessalynn Siwa |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kantaria, abeslaria, dantzaria, youtuberra, modeloa, zinema aktorea eta telebista-ekoizlea |
| Izengoitia(k) | JoJo Siwa |
| Genero artistikoa | pop musika |
| jojosiwa.com | |
Joelle Joanie Siwa, JoJo Siwa bezala ezaguna (Omaha, 2003ko maiatzaren 19a) estatubatuar dantzari, abeslari eta youtuber-a da. Ezaguna da Dance Moms-en bi denboraldiz bere amarekin, Jessalynn Siwarekin, agertzeagatik, eta bere Boomerang, Kid in a Candy Store eta Karma singleengatik. Siwak bere eguneroko bizitzako bideoak argitaratzen ditu egunero YouTubeko bere kanalean: Its JoJo Siwa.
2020an, Time aldizkariaren munduko 100 pertsona eragingarrienen zerrendan sartu zuten.
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siwa Omahan jaio zen (Nebraska), 2003ko maiatzaren 19an. Ama Jessalynn Siwa (ezkongabetan, Lombardi) Iowako dantza-irakasle profesionala du, eta aita Tom Siwa Nebraskako kiropraktikoa. Jayden Siwa da v¡bere anaia, zaharragoa du, eta hura ere vlogger da.[1][2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abby's Ultimate Dance Competition (Dance Moms-eko Abby Lee Miller-ek ekoitzia) lehiaketan hasi zuen bere ibilbidea Siwak: bigarren denboraldian, bost finalisten artean gelditu zen, eta lehiakide gazteena izan zen. Amarekin agertu zen saioan, eta bederatzigarren astean kanporatu zuten. Siwa laster hasi zen Dance Moms-en agertzen; talde lehiakidearentzat dantza-entzunaldi bat egin zuen, 2014an, Miller-en «ALDC»ekin, eta 2015eko hasieran taldearentzat hautatua izan zen.[4][5]
2016ko maiatzean, Siwak Boomerang lantzatu zuen deskargatzeko, baita aurreko sinple bat ere: I Can Make U Dance. Boomerang lineako jazarpenaren gaiaz da. Bere bideoak 900 milioi ikustaldi baino gehiago izan zituen, eta 2.5 milioi 'atsegin dut' baino gehiago. 2018an, 'Urteko artista errebelazio' izendatu zuen Vivid Seatsek.[6][7]

2018an, Siwak iragarri zuen 2019an egingo zuela lehen kontzertu-bira handia, Dream The Tour izenekoa. Estatu Batuetako eta Kanadako 52 hiritan antzokiak, aire zabaleko anfiteatroak eta estadioak bisitatu zituen, baita estadio itxiak ere. Horrez gain, Erresuma Batuan eta Australian ere beste hainbat emanaldi egin zituen. Bira Phoenixen (Arizona) hasi zuen, maiatzaren 17an. Biraren lehen etapa ekainaren 26an amaitu zen Austinen (Texas), eta bigarren etapa uztailaren 10ean hasi zen berriro Orlandon (Florida), eta abuztuaren 20an amaitu zen Vancouverren (Kanada). Time aldizkariaren munduko 100 pertsona eragingarrienen zerrendan sartu zuten, 2020ko irailean.[8][9]
2024ko apirilaren 5ean, Jojo Siwak Karma abestia atera zuen, bideo musikalarekin batera. Ordurako, denbora bat zeraman Tiktok-en bideoak argitaratzen kantuaren gainean egindako bere dantzarekin.[10]
Beste jarduera batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an, Siwak, Claire's moda eta bitxigintzako osagarrien konpainiarekin lankidetzan, ilerako begizta-lerro bat merkaturatu zuen. Begizta-lerroak, Siwak erabiltzen dituen begiztetan inspiratua izan zena, arrakasta berezia izan zuen Erresuma Batuko lehen hezkuntzako eskoletako ikasleen artean. Eskola batzuek debekatu egin zituzten arrazoi askorengatik, baita ikaskideen presioagatik ere, eta horrek distrakzioak, ikasleen kontzentrazioaren kaltetzea eta eskolako janzte-politikak urratzea eragin zituen. Begizta horien ospea ikusirik, denda batzuk ere antzekoak saltzen hasi ziren. 2017an, Siwak aipatu zuen bere begiztak "botere, konfiantza eta fedearen sinbolo" zirela.[11][12]
Ondoren, Siwa JC Penney departamendu-denda estatubatuarrarekin elkartu zen osagarrien lerro bat, logelarako dekorazioa eta bere irudira egindako panpina bat kaleratzeko, eta haur txikiei zuzendutako hainbat liburu kaleratu zituen.[13][14]
2019ko ekainean, Medikamentuen eta Elikagaien Administrazioak ohartarazi zuen asbesto-maila arriskutsuak atzeman zituztela JoJo Siwa markako kosmetiko-kit batean, eta, horren ondorioz, Claire's-ek produktua erretiratu zuen.[15]
2017an, Siwak Nickelodeonekin sinatu zuen, eta Blurt! filmean, Jace Normanekin, eta Lip Sync Battle Shorties programan, Nick Cannonekin, agertu zen. Siwa The Masked Singer-en hirugarren denboraldian agertu zen, T-Rex interpretatuz. Saioan agertu zen lehiakiderik gazteena izan zen (16 urte).
2021eko urtarrilean, Spin Masterrek JoJo's Juice izeneko karta-joko bat sortu zuen, biluztasunari eta lapurretari buruzko galderak zituena, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta egon arren. Siwak geroago barkamena eskatu zuen, eta, adierazi zuen ez zeukala zerikusirik jokoaren garapenarekin; gero, merkatutik kendu zuten.[16][17]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siwak harreman bat izan zuen TikTok-eko izar Mark Bontemporekin, 2020ko abuztutik azarora.[18]
2021eko urtarrilean, Siwak bere burua LGBTQ+ komunitatearen parte izendatu zuen bere sare sozialetan. Jarraitzaile batek bere sexu-orientazioa zein zen galdetu zionean, Siwak adierazi zuen ez duela bere sexualitatea etiketatzen, "benetan, ez baitaki zein den horren erantzuna". Urte bereko otsailean, Siwak adierazi zuen bere lagun onenarekin, Kylie Prew-ekin, ari zegoela bikotean, hilabete lehenago bere neska-laguna izateko eskatu baitzion. Geroago adierazi zuen: "Teknikoki, pansexuala naizela esango nuke, horrela izan naizelako beti, nire bizitza guztia horrelakoa da, nire gizakia nirea da". Elkarrizketa berean, Siwak aipatu zuen 'gay' eta 'queer' terminoak ere erabiltzen dituela.[19][20][21][22]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2013 | Abby's Ultimate Dance Competition | Lehiakidea | 10 kapitulu |
| 2015 | The View | Bera | Together We Stand dantza taldean aritu zen |
| Good Day L.A. | Gonbidatua | ||
| Good Day New York | |||
| 2015–19 | Dance Moms | TBko Lifetimeko telesaileko antzezle-talde nagusia (5-6 denboraldia) Gonbidatua (8. denboraldia) | |
| 2016 | Nickelodeon's Ultimate Halloween Costume Party | Fantasma/Neska arraroa | |
| Make It Pop | Bera | Summer Splash Spectacular kapitulua | |
| Bizaardvark | Atala: Bizaardvark vs. Vicki 'Hot Head' Fuego | ||
| The Thundermans | Noraren fan | Atala: Thundermans: Banished! | |
| 2017 | Nickelodeon's Not-So-Valentine Special | Bihozdun neska / Dantzaria | |
| Nickelodeon's Ultimate Halloween Haunted House | Bera | ||
| Lip Sync Battle Shorties | Paper nagusia | ||
| School of Rock | Audrey | ||
| JoJo Siwa: My World | Bera | ||
| 2018 | The JoJo and BowBow Show Show | ||
| 2019 | JoJo's Dream Birthday | ||
| SpongeBob SquarePants | Cameo | Atala: SpongeBob's Big Birthday Blowout | |
| All That | Bera | Kapitulu bateko gonbidatua, TBko seriea | |
| JoJo's Follow Your D.R.E.A.M. | |||
| Keeping Up with the Kardashians | 17. denboraldia, Atala: Three’s Company | ||
| JoJo's DREe.A.M Concert | |||
| Middle School Moguls | Josie (ahotsa) | Atala: Mo-Gul Money, Mo Problems | |
| 2020 | The Substitute | Bera | Atala: JoJo Siwa |
| The Masked Singer | Bera/T-Rex | ||
| Celebrity Watch Party | Bera |
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Papera |
|---|---|---|
| 2018 | Blurt! | Victoria |
| 2019 | The Angry Birds Movie 2 | Jay y Kira (ahotsa) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "back pain, neck pain", carpal tunnel, sciatica, disc herniation. .
- ↑ Nevans-Pederson, Mary. (15 de octubre de 2013). Mother, daughter step into spotlight. .
- ↑ «Fam BamYes, JoJo Siwa Has a Older Brother & He Might Be Her Biggest Fan» J-14 22 de diciembre de 2017.
- ↑ «JoJo Siwa Is ‘Really Sad’ People Don’t Talk to Dance Moms’ Abby Lee Miller: She’s a ‘Good Person’» US Magazine 16 de mayo de 2020.
- ↑ Schumann, Rebecka. (14 de enero de 2015). «Who Is JoJo Siwa? Meet The Newest 'Dance Moms' Season 5 Star» International Business Times.
- ↑ «JoJo Siwa Confronts Bullying In New Single "Boomerang"» Bsckids.com 10 de mayo de 2016.
- ↑ «2018 Year In Review: The Year in Live Events» Vivid Seats 18 de diciembre de 2012.
- ↑ Desk, TV News. «Nickelodeon's 'JoJo Siwa D.R.E.A.M. The Tour' Adds 17 New Dates» BroadwayWorld.com.
- ↑ VanDenburgh, Barbara. (22 de septiembre de 2020). «Time 100: Anthony Fauci, Donald Trump, Megan Thee Stallion, Michael B. Jordan make list for 2020» USA TODAY.
- ↑ JoJo Siwa - Karma (Official Video). .
- ↑ Horton, Helena. (2017-03-06). Parents angered as 'Jojo Bows' banned in schools across the country. ISSN 0307-1235..
- ↑ Palmer, Kate. (2 de marzo de 2017). Why schools are banning 'JoJo bows'. .
- ↑ «JoJo Siwa inspires a new clothing line by JCPenney» www.christiantoday.com.
- ↑ The Wisdom of JoJo Siwa, the 14-Year-Old Megastar You Didn't Know Was a Megastar. 16 de octubre de 2017.
- ↑ Haller, Sonja. (9 de junio de 2019). Claire's recalls JoJo Siwa's makeup kit for tweens after finding asbestos in it. USA Today.
- ↑ Tenbarge, Kat. «A JoJo Siwa card game for kids was pulled after parents criticized 'inappropriate' questions about kissing, being naked, twerking, and stealing» Insider.
- ↑ Marika Gerken. «JoJo Siwa responds to board game controversy saying she 'had no idea' about the 'inappropriate' content» CNN.
- ↑ Aniftos, Rania. (4 de agosto de 2020). «Jojo Siwa Confirms Relationship With Fellow TikToker Mark Bontempo» Billboard.
- ↑ Moreau, Jordan. (22 de enero de 2021). «JoJo Siwa Comes Out as Gay After Viral 'Born This Way' TikTok» Variety.
- ↑ Garner, Glenn. «JoJo Siwa Shares Tearful Selfie After Saying Goodbye to Long-Distance Girlfriend Kylie Prew» People.com.
- ↑ Bate, Ellie. (4 de febrero de 2021). «JoJo Siwa Revealed She Has A Girlfriend And Explained How She Encouraged Her Coming-Out» Buzzfeed News.
- ↑ Sheeler, Jason. (7 de abril de 2021). «JoJo Siwa Opens Up About Coming Out as LGBTQ: 'The First Time That I've Felt So Personally Happy'» People.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako LGBT pertsonak
- Abeslariak
- Emakume abeslariak
- Youtuberrak
- Ameriketako Estatu Batuetako youtuberrak
- Emakume youtuberrak
- Aktore dantzariak
- Aktoreak
- Emakume aktoreak
- Pop abeslariak
- Dantzariak
- Emakume dantzariak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakumeak
- Haur-aktoreak