Joachim du Bellay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joachim du Bellay
Joachim du Bellay.png
Bizitza
Jaiotza Liré1522
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1560ko urtarrilaren 1a (37/38 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
frantses ertaina
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta literatura-kritikaria
Kidetza Pleiadea
Mugimendua Pleiadea

Joachim du Bellay (Liré, Anjou, 1522 aldean - Paris, 1560ko urtarrilaren 1a) poeta frantsesa izan zen.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea ikasi zuen Poitiersen eta 1547an Pierre de Ronsard ezagutu zuen. Haren joera humanista bere eginik, Parisa aldatu zen eta Coqueret ikastegian sarturik (1547-1549) Jean Dorat helenistaren irakasle izan zen. 1549koa da haren Défense et Illustration de la langue française; bertan Ronsard buru zuen La Pléiade taldearen helburu poetikoak azaltzen ditu. Petrarka eredu harturik, 1551ean hasiera eman zion L´Olive soneto sailari.

1550-1552 bitartean gaixotasun larri batek hartu zuen. Ondoko lau urteak (1553-1557) Erroman eman zituen Jean du Bellay osaba kardinalaren zerbitzuan. Honetan oinarriturik lau liburu argitaratu zituen 1558an: Les antiquités de Rome; Regrets, autorearen libururik behinena; Divers Jeux rustiques eta Poemata, azken hau latinez. Azkenik, hil aurretik Le poète courtisan izeneko satira egin zuen.

Du Bellay, Ronsarden ondoren, La Pléiade taldeko poetarik garrantzitsuena da eta forma-perfekzio beteena lortu zuenetariko bat. Aldizka elegia eta satira maisutasun handiz erabiltzen badaki, duen xarma hunkigarriari esker lirismo erromantikoa iragartzen duelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim du Bellay Aldatu lotura Wikidatan