Edukira joan

Joan I.a Trebizondakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan I.a Trebizondakoa

emperor of Trebizond (en) Itzuli

1235 - 1238
Andronikos I of Trebizond (en) Itzuli - Manuel I of Trebizond (en) Itzuli
Bizitza
HerrialdeaTrebizondako Inperioa
 Bizantziar Inperioa
HeriotzaTrabzon, 1238 (egutegi gregorianoa)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaAlexio I.a Trebizondakoa
AmaTheodora Axouchina
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Joan I.a Komnenos Axouchos[1] (grezieraz: Ιωάννης Κομνηνός Ἀξούχος, Iōannīs Komnīnos Axouchos) Trebizondako enperadorea izan zen 1235etik 1238ra. Michael Panaretos-en kronikak dio, batzuen ustez, Joan sei urtez enperadore izan zela. Hala ere, egun autore gehienek akats sinple bat bezala ulertzen dute, hiru urteko erregealdia zehaztuz. Bestelako aukera, baita ere zentzuduna, aurreko enperadorearen ko-agintaria izan zela da; Androniko I.arekin hiru urtez aginduz. [2]

Alexio I.a Trebizondakoaren seme zaharrena zen. Garaiko iturriek ez dute Joanen ama zehazten; idazle batzuek Teodora Axuchina izena eman diote, baina ez dago ezerrez zehatzik. Millerrek, beharbada, bere aita 1222an hil zenean adingabea zela iradokitzen du, bere aitaren oinordekoa Androniko I.a, suhia, izan baitzen.[2] Sinopeko setioari buruzko iturrietako batek dio Alexiok "gobernatzeko gai diren semeak" hazi dituela Trebizondan, beraz, argi dago Joan 1214n baino lehen jaio zela.[3]

Erregealdia eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanen erregealdiaz ezer gutxi dago jasota, salbu eta tzykanionera jolasten ari zela hil zela, hau da, bizantziar nobleziaren artean modan zegoen polo aldaera, zalditik erori eta honek hil arte zapaldu zuenean.[4] Bere oinordekoa, Ioannikios izeneko bat, monasterio batera bidali zuten, eta Joanen bigarren anaia Emanuel I.a tronua lortu zuen. Fallmeyerren idatzien ondorioz historialari gehienek uste izan dute Ioannikios Joan Axouchosen semea zela, baina egia esanda Michael Panaretosen kronikak ez du bien arteko erlazioa zehazten. Rustam Shukurovek Ioannikios Emanuel eta Joanen anaietako bat zela aldarrikatu du.[5]

Eztabaidagarria da Joan I.ak zilarrezko txanponak edo asperrak jaulki ote zituen, zeren eta, zenbait aditu berrik uste baitute berari egotzitako txanponak hobeto egokitzen zirela Joan II.a Megas Komnenosen arrazoi numismatikoengatik jotako asperekin.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Každan, Aleksandr P., ed. (1991). The Oxford dictionary of Byzantium. Oxford University Press ISBN 978-0-19-504652-6. (kontsulta data: 2025-05-26).
  2. a b Brouzas, Christopher G.; Miller, William. (1928). «Trebizond the Last Greek Empire» The Classical Weekly 22 (9): 67.  doi:10.2307/4389231. ISSN 1940-641X. (kontsulta data: 2025-05-26).
  3. Vasiliev, A. A.. (1936-01). «The Foundation of the Empire of Trebizond (1204-1222)» Speculum 11 (1): 3–37.  doi:10.2307/2846872. ISSN 0038-7134. (kontsulta data: 2025-05-26).
  4. Bardashova, Tatyana. (2015-10). «The Imperial Visual Propaganda in the Empire of Trebizond (1204-1461)» Vestnik Volgogradskogo gosudarstvennogo universiteta. Serija 4. Istorija. Regionovedenie. Mezhdunarodnye otnoshenija (3): 79–91.  doi:10.15688/jvolsu4.2015.3.8. ISSN 1998-9938. (kontsulta data: 2025-05-26).
  5. «Genealogical list of the family of Grand-Komnenos» A History of Greece: 435–438. 2014-11-06  doi:10.1017/cbo9781139924450.023. (kontsulta data: 2025-05-26).
  6. GORDUS, A. A.. (1967-06). «QUANTITATIVE NON‐DESTRUCTIVE NEUTRON ACTIVATION ANALYSIS OF SILVER IN COINS» Archaeometry 10 (1): 78–86.  doi:10.1111/j.1475-4754.1967.tb00617.x. ISSN 0003-813X. (kontsulta data: 2025-05-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]