Edukira joan

Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren hilobia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoaren hilobia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaBurgos
Historia eta erabilera
Irekiera1493
IzenaJoanes II.a Gaztelakoa
Elisabet Portugalgoa

Joan II.a Gaztelakoaren eta Elisabet Portugalgoa hilobian daude Joan II.a Gaztelakoa Gaztelakoaren erregearen eta haren bigarren emazte Elisabet Portugalgoa erreginaren gorpuzkinak. Elisabet Katolikoa erreginaren gurasoak izan ziren eta berak enkargatu zuen lana.

Hilobia alabastroz egina dago eta gotiko estilokoa da. Mirafloreseko Kartusiako elizako nabearen erdian dago, Burgos hiritik hiru kilometrora. Gil de Siloek zizelkatu zuen.

Joan II.a Gaztelakoa 1454ko uztailaren 22an hil zen Valladoliden, 49 urte zituela. Bere gorpua Valladolideko San Pablo monasterioan ehortzi zuten, baona 1455eko ekainaren 24an, bere alaba Isabel Katolikoa erreginaren aginduz, Mirafloreseko Kartusiara eraman zuten. [1]

Elisabet erregina, Joan II.aren bigarren emaztea, 1496ko abuztuaren 15ean hil zen Avilako Arevalo herrian, eta bertako San Francisco de Arévalo monasterioan lurperatu zuten. Fernando Katolikoa suhiak, bere emazte Gaztelako erreginaren testamentu-aginduetako bat betez, bere gorpuzkinak 1505ean Kartusiara lekualdatu zituen.[2]

Elisabet erreginak Gil de Siloe eskultoreari zenbait enkargu egin zion Burgosko Kartusiarako, gurasoen hilobiaz gain, beste bat bere anaiarentzat ere, Alfontso Gaztelakoa infantearentzat; eta erretaula nagusi landu bat ere, errege-erreginen ehorztokiaren aurrean ezartzeko. 1492an Alfontso infantearen hilobiaren eraikuntza amaitu zen, eta urtebete geroago, 1493ko abuztuaren 2an, Joan II.aren eta bere bigarren emaztearen hilobiarena.[3]

1808ko abuztuaren 10ean, frantziar tropek Mirafloresko kartusia arpilatu zuten Independentzia Gerran eta hilobirik Joan II.ak eskuan zeraman zetroa erauzi zuten. [4]

Hilobia alabastroz egina dago eta gotiko estilokoa da. Zortzi puntako izar formako oinplano oktogonala du, karratu bat eta erronbo bat gainjarriz osatua. Hilobiak metro bat eta hirurogei zentimetroko altuera du, gutxi gorabehera, eta, beraz, ezin dira erregeen estatua etzanak ikusi, elizako aldare nagusitik izan ezik. [4]

Hilobiari forma ematen dion zortzi puntako izarraren erpinak, irudi alegorikoz, santuen eta apostoluen irudiez apainduta daude eta, hilobiaren izkina nagusietan, lau ebanjelarien irudiak ageri dira eserita. Hilobiaren dekorazio ugaria osatzen ikus daitezke: erregetzako armarriak, animalien irudiak, landare-dekorazioak eta arkitektura-motiboak. Hilobiaren eta lurraren arteko zokaloa, animalien irudiekin eta landare-motiboekin ornatuta dago.

Etzanda dagoen estatuak Gaztelako Joan II.a erregea irudikatzen du, burua bi kuxinen gainean duela, eta pixka bat kanporantz biratuta. Erregea kapa aberats batez estalita dago eta bitxi ugariz jantzia dago, horien artean bere ezaugarri pertsonaletako bat den Ristrearen dibisaren lepokoa nabarmentzen delarik. Eskuineko eskuan, zetroari eusten zion, eta ezkerreko eskuaz erregearen kaparem tolesturak jasotzen ditu. Erregeak txapinak ditu oinetan, idulki batean bermatuta. Idulki horren azpian lehoi bi borrokan ari dira. [5] [6]

Elisabet erreginaren irudiak burua bi kuxinen gainean bermatuta du, eta pixka bat kanpora begira dago. Estatua bere senarrarena baino etzanagoa ageri da, bere gorputzaren pisua ezkerreko besoan pixka bat bermatuz. Erreginak oinetarainoko arropa luzea jantzita dauka, eta burusi eta harribitxiz apainduta dago. Eskuan eskularruak eta eraztun ugari ditu, eta bi eskuek debozionario ireki bati eusten diote. Erreginaren oinetan haur bat, lehoi bat eta txakur bat daude.

Bi ezkontideen estatuen buruen gainean drosel gotikoak daude. [6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Del Arco Garay, 1954, or. 337-339.
  2. Cañas Gálvez, Francisco de Paula. (2017). «¿El ocaso de una reina? Gobierno, administración patrimonial, muerte y exequias de Isabel de Portugal (1454-1496)» Anuario de Derecho Español (87): 35. ISSN 0304-4319..
  3. Caro Dobón (2008)
  4. a b Pereda Espeso, Felipe. (2001). «El cuerpo muerto del rey Juan II, Gil de Siloé, y la imaginación escatológica» Anuario del Departamento de Historia y Teoría del Arte (Madrid: Universidad Autónoma de Madrid: Departamento de Historia y Teoría del Arte): 53-86. (kontsulta data: 2025-09-11).
  5. Fernández de Córdova Miralles, Álvaro. (2012). «Las divisas del rey: escamas y ristres en la corte de Juan II de Castilla» Reales Sitios: Revista del Patrimonio Nacional (Madrid: Patrimonio Nacional) (191) ISSN 0486-0993..
  6. a b Elorza Guinea, Juan Carlos. (1990). El pantheon real de las Huelgas de Burgos: los enterramientos de los reyes de León y de Castilla [exposition]. Junta de Castilla y León Ed. Evergráficas ISBN 978-84-241-9999-9. (kontsulta data: 2025-09-11).
  • Del Arco y Garay, Ricardo (1954). Sepulcros de la Casa Real de Castilla. Madrid: Instituto Jerónimo Zurita. CSIC. OCLC 11366237.
  • Caro Dobón, Luis; Fernández Suárez, María Edén; (2008). «Los enterramientos reales de la Cartuja de Miraflores». Ambio Ciencias: revista de divulgación (Leongo unibertsitatea) , or. 23-37. ISSN 1988-3021.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]