Joan Miró

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joan Miró
Portrait of Joan Miro, Barcelona 1935 June 13.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1893ko apirilaren 20a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza katalana
Heriotza Palma Mallorcakoa1983ko abenduaren 25a (90 urte)
Hobiratze lekua Montjuïceko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Cercle Artístic de Sant Lluc
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Irakaslea(k) Modest Urgell
Lanbidea
Lanbidea margolaria, litografoa, zeramikaria, eskultorea eta posta zigilu diseinatzailea
Lantokia(k) Palma Mallorcakoa
Lan nabarmenak Miró Wall
Dona i Ocell
Portrait of Vincent Nubiola
Q1997425
Q18719671
Q2872713
Q20100865
The Farm
Q3399406
Q18719626
The Hunter (Catalan Landscape)
Arlekin Inauteriak
Jasotako sariak
Influentziak Modest Urgell
Kidetza Artists Rights Society
College of 'Pataphysics
Royal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua surrealismoa
Genero artistikoa Zeramika
Grafiko (argipena)a
IMDb nm0592629
Miró, Joan 1893-1983 02 Signatur.jpg

Joan Miró i Ferrà (1893ko apirilaren 20a - 1983ko abenduaren 25a, Palma Mallorcakoa) kataluniar margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikari bat izan zen. Surrealismoaren ordezkari nagusienetako bat izan zela jo izan da. 1975an bere omenezko Joan Miró fundazioa eratu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita erlojugilea eta bitxigilea zuen. Eskulangile familia batean jaio izana eta Kataluniako paisaje barea funtsezkoak izan ziren Miróren margolanetan. Merkataritza ikasketak egin zituen eta bi urtez bulego batean egin zuen lan, harik eta gaixotu zen arte. Gurasoek Tarragonako Mont-roig del Campera eraman zuten sendatzera. 1912an Bartzelonara itzuli zen eta Francisco Gali pintorearen eskolan hasi zen. Gali izan zen, beraz, Miróri Parisko azkeneko arte joeren berri eman ziona. Orduan ezagutu zuen Mirók Antoni Gaudíren arkitektura zoragarria ere. Joan Mirók gizaki primitibo batek edo haur batekikusiko lukeen moduan antzezten zuen izadia. Alde horretatik, oso hurbil zegoen dadaista eta surrealistetatik. Lehen lanetan nabaria zen Van Gogh-en eragina, baina pixkanaka, Picassoren eraginez besteak beste, surrealismorantz jo zuen Miroren surrealismoa oso pertsonala bazen ere, aberatsa koloreetan eta grafismoetan. 1915etik 1919ra Mirók Bartzelonan, Montroigen eta Mallorcan lan egin zuen, eta paisajeak, erretratuak eta gorputz biluziak margotu zituen kolore ilun eta biziz. 1919tik aurrera, Parisen eta Mont-roigen bizi izan zen, txandaka. 1925etik 1928ra, surrealismoak eta Paul Klee margolari suitzarrak eragin nabarmena izan zuten Mirórengan, honen pintura onirikoetan eta paisaje irudikatuetan ikusten den bezala.

1930eko hamarraldian Miróren mugak asko zabaldu ziren. Balletetarako dekoratuak egin zituen, eta bere margolanak Frantziako eta Estatu Batuetako arte aretoetara zabaltzen hasi ziren. Espainiako gerra zibilaren garaian, Parisen bizi izan zen Miró, eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenean Espainiara itzuli zen. Garaitsu hartan margotu zituen Konstelazio ospetsuak.

1948an eduki poetiko handiko obra sail bat hasi zuen, emakumea, txoria eta izarra gaitzat hartuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik mundu guztian hedatu zen Joan Miróren ospea. 1954an, Veneziako Bi Urteko saria irabazi zuen grabatu batekin eta handik lau urtera Parisko Unescoren eraikinerako zeramikazko mural bat egin zuen, zeinari esker Guggenheim fundazioaren saria eman baitzioten. Ospea eta ohoreak gorabehera, Mirok bere gogoeta eta sorkuntza artistikoarekin jarraitu zuen, harik eta 1983ko Eguberri egunean Palma de Mallorcan hil zen arte.

Lan aipagarrienak hauek dira: Masia bat (1921-22), Ricart-en erretratua (1917), Baserria (1922), Lur landua (1923), Arlekinaren Inauteria (1925), Konposizioa (1933), Portua (1945), Harvard eta Cincinnatiko unibertsitateetako horma irudiak (1947, 1950), UNESCO erakundeak Parisen duen egoitzakoa, Osakako Erakustaldiko (1970) eta Bartzelonako aireportuko zeramikazko horma irudi handiak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Miró Aldatu lotura Wikidatan