Joan Siziliakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan Siziliakoa
erregeorde

Bizitza
Jaiotza Catania1317
Heriotza Catania1348ko apirilaren  3a (30/31 urte)
Hobiratze lekua Cataniako katedrala
Heriotza modua : Izurri Beltza
Familia
Aita Frederiko II.a Siziliakoa
Ama Eleanor of Anjou, Queen of Sicily
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak erregeordea

Joan Siziliakoa eta Anjou (1317-Milo 1348) Catanian, Sizilian jaio zen. Jatorri aragoiarra zuen eta noble-titulu asko izan zuen: Randazzoko Dukea, Atenaskoa, Neopatriakoa, Maltako Kondea eta Siziliako erregeordea 1342tik 1348ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joan Frederiko II.a Siziliakoa eta Leonor Anjoukoaren semea zen. Haren anaia, Petri II.a Siziliakoa, eta haren hiloba, Luis Siziliakoa, tronuan egon ziren bitartean, bera izan zen erresumako noble boteretsuena; Luis Siziliakoa adin txikikoa izan zen bitartean bera izan erregeordea, alegia.

Bere erregordetzaren garaian bakea gorde zuen. Hori lortu zuen nahiz eta Siziliako aristokraziak zuen iritziaren aurka, bera Aragoiko Erresumaren aldeko jarrera izan. Izurri Beltzaen ondorioz 1348an hil zen. Hil aurretik, Blasco Alagoikoa oinordeko bezala izendatu zuen. Cataniako katedralean dago lurperatuta, aitarekin eta hilobarekin batera.