Joana Halsouet
| Joana Halsouet | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Biarritz, 1997ko azaroaren 6a (28 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arraunlaria |
Joana Halsouet Alcibar-Osa (Biarritz, 1997ko azaroaren 6a) traineru-patroia da[1], Arraun Lagunak taldearekin 2025eko Kontxako Bandera[2] eta Euskotren Liga eskuratu dituena.[3]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donibane Lohizuneko Ur Joko taldeko harrobian hasi zen lanean eta 2018an ETE Liga hastearekin batera Lapurdiko Arraun Taldeak eratutako traineruko patroi bihurtu zen. 2021ean izan zuen azken denboraldiak Lapurdiko traineruak. 2022an Hernanin aritu zen.
2023an Arraun Lagunakek fitxatu zuen. Andrea Astudilloren itzalean egotea egokitu zitzaion eta estropada gutxitan hartu zuen parte. 2024 amaieran Astudillok kluba utzi ondoren 2025eko patroi titularra izan zen eta Kontxako Bandera, Euskotren Liga, Zarauzko Ikurrina eta Euskadiko Txapelketa irabazi zituen besteak beste.
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Joana Halsouetek izan dituen taldeak:[4]
| Taldea | Urteak |
|---|---|
| Lapurdi | 2018 - 2021 |
| Hernani | 2022 |
| Arraun Lagunak | 2023 - |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Banderak (1): 2025.
- Emakumezkoen Ligak (1): 2025.
- Espainiako Traineru Txapelketak (1): 2025.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (1): 2025.
- Zarauzko Ikurrina (1): 2025.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Joana Halsouet Alcibar Osa» traineras.es (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ kopiatu, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Esteka; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; kopiatu, Esteka. (2025-09-14). «Arraun Lagunak nagusi Kontxan, erakustaldia emanda» EITB (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ kopiatu, Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email Esteka; Whatsapp; Facebook; Twitter; Telegram; Email; kopiatu, Esteka. (2025-08-24). «Arraun Lagunakek gogotik ospatu du Euskotren Liga laugarren aldiz irabazi izana» EITB (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2025-09-14).