Joana I.a Napolikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joana I.a Napolikoa
Joana I.a Napolikoa

Joana I.a Napolikoa (1328-1382), Napoliko erregina eta Proventzako kondesa.


Armoiries Anjou Jérusalem.svg
Napoliko erregina
1344 – 1382
Aurrekoa Roberto I.a Napolikoa, Jakintsua
Ondorengoa Karlos III.a Napolikoa

Proventzako kondesa
1344 – 1382
Aurrekoa Roberto I.a Napolikoa
Ondorengoa Luis I.a Anjoukoa

Jaiotza 1326 inguru
Napoli
Heriotza 1382ko uztailaren 27a
Muro Lucano
Ezkontidea Andres Hungariakoa
Luis Tarentokoa
Jakue IV.a Mallorcakoa
Oto Brunswickekoa
Artikulu hau Napoliko erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joana I.a».

Joana I.a Napolikoa, Napoliko erregina eta Proventzako kondesa 1344-1382 urteetan (Napoli, 1326 - Muro Lucano, 1382). Bere aitona Roberto I.a Napolikoaren —Roberto Anjoukoaren— ondorengoa izan zen Napoliko erresuman.

Aitonak Andres Hungariakoarekin ezkonarazi zuen, ezkongaiek 8 urte besterik ez zutela. Adin-nagusitasunera iritsi zenean, senarra hil zuelako salaketa egin zioten, eta Proventza aldera jo behar izan zuen babes bila. Kargurik gabe utzi zuen Klemente VI.a aita santuak, eta erreginak Avignon hiria saldu zion ordainez.

1346an bigarren aldiz ezkondu zen. Senarra, Luis Tarentokoa, Joanaren aitaren lehengusua zen. Luis Tarentokoa 1362an hil zen seme-alabarik utzi gabe, eta, urte berean, Joana Jakue IV.a Mallorcakoarekin ezkondu zen. 1370. urtean Karlos Durazzokoa izendatu zuen oinordeko Napoliko erresumarako. 1375ean senarra hil zen, eta 1376an Oto Brunswickekoarekin ezkondu zen laugarrenez. Lotura horren ondoren, Klemente VII.a Avignongo aita santuaren alde jarri zen, eta oinordeko berri bat hautatu zuen Napolirako, Luis Anjoukoa, Joan II.a Frantziakoa erregearen semea. Karlos Durazzokoak ez zuen onez hartu neurri hori eta, Urbano VI.a Erromako aita santuak lagundurik, Napoliko erresumaz jabetu eta Joana erregina hilarazi zuen, lepoa bihurriturik.

Tragedia bat idatzi zuen Frédéric Mistral idazle okzitaniarrak Joana I.aren bizitzan oinarrituta (1890, La Rèino Jano).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana I.a Napolikoa Aldatu lotura Wikidatan