Joana II.a Napolikoa
Jump to navigation
Jump to search
Joana II.a Napolikoa | |
![]()
| |
1414 – 1435 | |
Aurrekoa | Ladislao I.a Napolikoa |
Ondorengoa | René Anjoukoa |
Jaiotza | 1373ko uztailaren 25a[1] Zadar, Dalmazia |
Heriotza | 1435eko otsailaren 2a (61 urte) Napoli |
Ezkontidea(k) | Gilen Habsburgokoa Jakue II.a La Marchekoa |
- Artikulu hau Napoliko erreginari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joana II.a».
Joana II.a Napolikoa (Zadar, 1373ko uztailaren 25a - Napoli, 1435eko otsailaren 2a) Napoliko erregina izan zen, 1414-1435 urteetan. Karlos III.a Durazzokoaren alaba eta anaia Ladislasen ondorengoa zen. Alfontso V.a Aragoikoa erregea onartu zuen oinordekotzat (1421), baina gerra baten ondoren, erabaki hura ezetsi eta Luis III.a Anjoukoa eta René Anjoukoa izendatu zituen oinordeko. Joana II.a hil ondoren (1435) Alfontso V.a jabetu zen Napoliko erresumaz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Charles Cawley, Medieval Lands, Sicily/Naples
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joana II.a Napolikoa ![]() |