Edukira joan

Joana Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Jiménez

Bizitza
JaiotzaSevilla1977ko maiatzaren 26a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Joana Jiménez (Sevilla, Andaluzia, 1977ko maiatzaren 26a) sevillar abeslaria eta dantzaria da. Canal Sur telebista kateko Se llama copla musika lehiaketaren lehen edizioko irabazlea izan zen.[1]

1977an jaio zen Sevillan. Lau urte besterik ez zituela, flamenkoa dantzatzen hasi zen arte munduan, Jose Galvan flamenko dantzariaren akademian.

Artista ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urterekin, Sevillano Álvarez Quintero antzokian egin zuen debuta, Aquella Carmen kopla interpretatutan. Handik gutxira, Joanak bere lehen zinta grabatu zuen, Andalucía en la voz de Joana Jiménez.[2] 1988an, hamaika urterekin, bigarren saria irabazi zuen Sevillako Emakumeen Kantu Lehiaketan. Hurrengo urtean, Esa paloma izenburuko bere lehen albuma grabatu zuen, Manuel Alonso Borriñok berarentzat bereziki konposatutako kantuekin. 1990ean, Piel de melocotón izenburuko bigarren diskoa kaleratu zuen. 1991n Homenaje a la niña de Écija lehiaketan lehen saria lortu zuen, eta 1993an, Pasa la vida kopla lehiaketan lehen saria irabazi zuen.

1998an bere ibilbide profesionalarekin jarraitu zuen eta sei hilabetez Japoniara joan zen Adrian Galia dantzariaren konpainiarekin Osakako El Flamenco oholtza inauguratzeko. 1999an flamenko-kantari hasi zen lanean, mundu osoan zehar lan eginda hainbat konpainiarekin. 2003. urtean, Farrucas izeneko lana egin zuen Manuel Lombo abeslariarekin, eta Murtziako Romea antzokian estreinatu zen. 2006an Madrilgo Zarzuela Antzokian hasi zen lanean, Las bodas eta El baile de Luis Alonso zarzuelekin. 2007an, Las Bribonas izeneko beste zarzuela bateko protagonista izan zen, Carmen Conesarekin batera, beste artista handi batzuen artean.

Urte bereko urrian Canal Sur telebista kateko Se llama Copla saioko lehiakidea izan zen. 2008ko otsailean lehiaketaren lehen edizioa irabazi zuen. 2009an bere lehen lan diskografikoa grabatu zuen, Salvaora, koplari bira emanez, ordura arte oso ezagunak ez ziren erritmoekin uztartuz, Sanlúcar de Barramedako La Luz estudioetan grabatua, José Miguel Evorak ekoitzia, eta Sevillako Lope de Vega antzokian estreinatu zuen Voz de fuego ikuskizuna, sarrerak agortuta. Lan diskografiko horren ostekoa da Las flores de mi esperanza (Edición Salvaora).

2012. urtean bere izen bereko albuma argitaratu zuen, Espainia osoan zehar kontzertu bira bat eginda eta herrialde osoan zehar arrakastak lortuta.

2016an, Hazerekin kolaboratu zuen BARR1O albumeko «Heroina» abestian.

2024an kantari sevillarrak bere ibilbide artistikoan erabili dituen lau iturri artistiko omendu nahi izan zituen Reflejos musikalarekin.[3][4]

Salvaora- 2009

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joana Jiménez 2013ko Malagako Azokan.

Abestien zerrenda:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La Salvaora
  • La bien pagá
  • La Falsa Moneda
  • Carcelero
  • Limosna De Amores
  • La Niña De Fuego
  • Romance De Juan Osuna
  • Callejuela Sin Salida
  • Suspiros de España
  • A tu vera

Las Flores De Mi Esperanza - 2011

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Como Escapar de Tu Piel
  • Por la Calle Abajo
  • Las Flores de Mi Esperanza
  • Com Si Com Sa
  • La Salvaora
  • La Bien Paga
  • La Falsa Moneda
  • Carcelero
  • Limosna de Amores
  • Romance de Juan Osuna

Joana Jimenez - 2012 (Sony Music)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestien zerrenda:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Duele
  • No Quiero Saber De Ti
  • Esta Locura
  • Agua Pasada
  • Ni Un Adiós
  • Solo Pienso En Ti
  • Mientete
  • Besos Que Me Humillan
  • Empate
  • Me Equivoque
  • Soledad
  • Te Guardo El Corazón

Como el primer día - 2016

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestien zerrenda:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mediterráneo
  • Y Cómo Es Él
  • El Jardín Prohibido
  • Abrázame
  • Dueño de Nada
  • Como el Primer Día
  • Hoy Tengo Ganas de Ti
  • Que Sabe Nadie

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Joana Jiménez: Su edad, su pareja y biografía de la ganadora de ‘Se llama copla’» Happyfm 2021-05-14 (kontsulta data: 2024-12-04).
  2. (Gaztelaniaz) «EL GIRALDILLO - JOANA JIMÉNEZ» elegirhoy.com (kontsulta data: 2024-12-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Joana Jiménez nos presenta su nuevo espectáculo, 'Reflejos'» www.canalsur.es (kontsulta data: 2024-12-04).
  4. «Joana Jiménez» Bing (kontsulta data: 2024-12-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]