Joana Raspall i Juanola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Raspall i Juanola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoana Raspall i Juanola
JaiotzaBartzelona1913ko uztailaren 1a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSant Feliu de Llobregat2013ko abenduaren 4a (100 urte)
Hezkuntza
HeziketaEscola de Bibliotecàries (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina, poeta eta idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
children's poetry (en) Itzuli
kontakizun laburra
antzerkia
IMDB: nm5680041 Edit the value on Wikidata

Joana Raspall i Juanola ( Bartzelona, 1913ko uztailaren 1Sant Feliu de Llobregat, 2013ko abenduaren 4) kataluniar idazle, lexikologo eta liburuzaina izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliotekonomia ikasketak burutu zituen eta "Claror" aldizkarian kanpaina bati hasiera eman zion, 1932 urtean, Sant Feliu de Llobregat herrian - non hiru urte zituenetik bizi zen- haur liburutegi bat izateko. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean, liburuzain gisa lan egin zuen Vilafranca del Penedès herrian eta bere jardueran lagundu zuen bertako funtsa gordetzen eta liburu katalan asko suntsituak izatetik salbatu zituen. Gerra ondoren, administrari gisa lan egin zuen, bere etxean katalanera irakasten zuen bitartean; beranduago, Omnium Cultural erakundearen aholkularitza jarraitu zuen jarduera horretan. 1975 urtean, izandako Katalan kulturako lehenengo biltzarrean (CCC) parte hartu zuen "El llibre de teatre infantil" txostenarekin, lan hori eragingarria izan zen Edebé argitaletxearen antzerki katalanaren bilduma sortzeko.

Ezaguna da haurrei zuzendutako poesia lanengatik, baina helduei zuzendutako lanak ere idatzi zituen, antzerkia, ipuinak eta eleberriak literatura alorrean eta linguistikako lanak lankidetzan. Herriko aldizkarietan, Sant Feliu de Llobregaten, artikulugile gisa aritu zen eta bertako "Marti Dot" poesia sariaren bultzatzaile izan zen, 1974 urtean. Bere azken urteetan, omenaldi instituzionalez gain, 2004an Sant Feliu de Llobregateko Emakumearen Etxeko Elkarteak Joana Raspall emakumeentzako kontakizun laburren lehiaketa sortzea onartu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linguistika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diccionari de sinònims, Jaume Rierarekin (1972) editorial 62
  • Diccionari de locucions i frases fetes, Joan Martírekin (1984) Premi Marià Aguiló; egun, bereiztuta topatzen da: Diccionari de locucions editorial 62 ; * Diccionari de frases fetes editorial 62
  • Diccionari d'homònims i parònims, Joan Martírekin (1988)

Antzerkia (haurrentzat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El pou (1969). Premi Cavall Fort.
  • L'invent (1978).
  • Kònsum, S.A,(1984).


Antzerkia (helduentzat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'ermita de Sant Miquel (1964). Premi Santamaria.

Narratiba (haurrentzat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El mal vent (1994).
  • Contes del si és no és (1994).
  • La corona i l'àliga (1997).
  • Contes increïbles (1999).
  • La trampa de la urbanització K (2000).

Narratiba (helduentzat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diamants i cul de got (2007)
  • El cau de les heures (2008)
  • El calaix del mig i el vell rellotge (2010)


Poesia (haurrentzat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Petits poemes per a nois i noies (1981) Premi Crítica Serra d'Or, menció especial poesia (1981) berriz argitaratua 2017 (Barcanova).
  • Bon dia, poesia (1996)
  • Degotall de poemes (1997)
  • Com el plomissol (1998)
  • Pinzellades en vers (1998)
  • Versos amics (1998)
  • Escaleta al vent (2002)
  • Font de versos (2003)
  • Serpentines de versos (2000)
  • A compàs dels versos (2003)
  • Concert de poesia (2004)
  • El meu món de poesia (2011)
  • 46 poemes i dos contes (2013)
  • Joana de les paraules clares (2013)
  • Divuit poemes de Nadal i un de Cap d'any (2013)
  • Poemes per a tot l'any (2013)
  • Bestiolari de Joana Raspall (Per terra, mar i aire) 2014
  • 8 contes i 18 poemes 2014
  • Olor a maduixa 2016
  • Podries - Podrias 2017 arg. Takatuka

APP jokuak

  • Un món de poesia (Aplikazioa, eskuragarri IOS AppStore, Android GooglePlay)
  • A world of poetry! (Aplikazioa, eskuragarri IOS AppStore, Android GooglePlay, ingeleszko bertsioa)

Poesia (helduentzat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ales i camins (1991)
  • Llum i gira-sols (1994)
  • Arpegis, haikús (2004)
  • Instants haikus i tankes (2009)
  • El jardí vivent (2010)
  • Batecs de paraules (El Cep i la Nansa, 2013) (antologia)

Sariak eta errekonozimentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993an Sant Feliu de Llobregat herriko urrezko domina jaso zuen
  • 2006an "Creu de Sant Jordi" jaso zuen
  • 2008an bere izena jarri zioten bere herriko kale bati
  • 2010ean, President Macià lanari domina eman zioten
  • 2013a Joana Raspall urtea izendatu zuen Kataluniako Generalitateak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]