Joanes Antxieta
Joanes Antxieta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1462 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Azpeitia, 1523ko uztailaren 30a (60/61 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta apaiza |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Joanes Antxieta[1] (Azpeitia, Gipuzkoa, 1462 – 1523ko uztailaren 30a) Berpizkunde garaiko euskal herritar apaiz eta musikagile bat izan zen, eliz polifoniaren eta polifonia profanoaren ordezkari nabarmenenetakoa.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ignazio Loiolakoarekin ahaideturik zegoen familia batean jaio zen, ezezaguna den data batean. Martin Gartzia Antxietakoa zuen aita; eta Maria Veraizas Loiolakoa, ama. Era berean, ezer gutxi dakigu haren gaztaroaz ere, eta seguruenik Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen arren, ez dakigu ziur non egin zituen musika eta apaiz ikasketak. Salamancan, Juan del Enzina idazlea eta musikagilea ezagutu zuen.
Elisabet Katolikoaren kapera-abeslaria eta kapilaua zen 1489an. Geroago, bere bigarren seme Gaztela eta Aragoiko Joanes infantearen kapera-maisu izendatu zuen 1495ean, eta haren musika maisu ere izango zen. Hau hil ondoren, 1497an, erreginaren zerbitzura itzuli zen eta hainbat bidaia egin zituen gortearekin. Kalonjetza bat lortu zuen Granadako katedralean, eta Azpeitiko Soreasuko Sebastian parroki-elizako erretore izendatua izan zen 1503an.
Erregina Katolikoa 1504an hil eta gero, Joana Eroaren zerbitzura pasatu zen, eta harekin ere bidaia ugari egin behar izan zituen, bai Espainian eta bai atzerrira ere, batez ere Flandes eta Ingalaterrara. Bruselan Karlos, Leonor eta Isabel infanteen musika-maisua izan zen. 1506an Joana I.a eta Filipe errege-erregina berrien kaperan penintsulara itzuli zen. 1508an, kapera desagertu ostean, Joanaren heriotzara arte Tordesillasen geratu zen. 1512 eta 1516 urteen artean, Fernando Katolikoaren gortean lan egin zuen. Arevaloko jauregian Juan Vazquez de Cuellarren semeen musika-maisua izan zen. Aro berean, bere iloba, Ignazio Loiolakoa, ikasle izan zuen.
Bizitzako azken urteak Azpeitian pasatu zituen, erretore egon zen herrian. 1523ko uztailaren 30ean hil zen, XVI. mende hasieran berak aginduta eraiki zen mudejar estiloko etxean, egun ere Soreasuko Sebastian parroki-eliza aurrean dagoen eraikinean. Antxietaren musika-lanak XIX. mende amaieran egin ziren ezagunak musikaren historian, Madrilgo Errege Jauregian Cancionero de Palacio famatua aurkitu zenean.
Gaztelaniazko testua zuen musika profanoa konposatu zuen gorteetako festa zein jaiegunetarako, eta baita kultu erlijiosora xedaturiko musika ere, latinez idatzia. Joanes Antxietaren musikak eragin handia izan zuen Espainiako musikan eta haren estiloak Barrokoaren eraginpean ere iraun zuen.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musika erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Misa Rex Virginum (4 ahotsetarako)
- Misa sine nomine (L’hommme armé, 4 ah.)
- Salve Regina (antifona, 4 ah.)
- Magnificat sexti toni (3 ah.)
- Magnificat terti toni (4 ah.)
- Domine Jesu Christe (motetea, 4 ah.)
- Domine non secundum peccata nostra (motetea, 3 ah.)
- Passio S. Mathei (pasioa, 4 ah.)
- Passio Domini Secundum Joannem (pasioa, 4 ah.)
- Passio Domini Secundum Marcum (pasioa, 4 ah.)
- Passio Secundum Lucum (pasioa 4 ah.)
- 15 partitura Segoviako Kantutegian (XV-XVI)
Musika profanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Con amores, la mi madre
- Donsella, madre de Dios
- Dos ánades, madre
- En memoria d’Alixandre
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Anchieta, Joanes de», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- O bone Jesu (Antxieta) bideoa, San Pedro Abesbatza.
- Con amores la mi madre bideoa
- Reyna muy esclareçida bideoa