Joanes Foixkoa (1450-1500)
Itxura
Joanes Foixkoa (1450-1500) | |||||
---|---|---|---|---|---|
1495 - 1497
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1450 | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Étampes, 1500eko azaroaren 5a (egutegi gregorianoa) (49/50 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Gaston IV.a Foixkoa | ||||
Ama | Leonor I.a Nafarroakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Marie of Orléans, Viscountess of Narbonne (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Foix leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata |
- Artikulu hau Étampesko kondeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joanes Foixkoa».
Joanes Foixkoa (?, 1450 – Étampes, 1500eko azaroaren 5a) Nafarroako Erresumako infantea izan zen. Aita Gaston IV.a Foixkoa, ama Leonor I.a Nafarroakoa eta anai nagusia Gaston Vianako printzea izan zituen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren partez Narbonneko bizkonterria jarauntsi zuen eta harreman onak izan zituen bai Luis XI.a Frantziakoarekin bai Luis XII.a Frantziakoarekin. Izan ere 1476an Luis XII.aren alaba zen Maria Orleansekoa ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten:
- Germaine Foixkoa (1488–1538), Fernando II.a Aragoikoarekin ezkondu zena. Honek bere balizko eskubideak aldarrikatzeko Nafarroako konkista hasi zuen.
- Gaston Foixkoa (1489–1512), bere osaba Luis XII.aren jenerala izan zena.
1483an Frantzisko I.a Nafarroakoa hil zenean, Joanesek tronua aldarrikatu zuen Lege Salikoaren aitzakiarekin. Katalina I.a Nafarroakoa tronutik kentzeko Nafarroako Gerra Zibila hasi zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gaston IV, Comte de Foix Genealogics.org
- ↑ Carroll, Stuart. (2006). Blood and Violence in Early Modern France. Oxford University Press, 43 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |