Joanes Haraneder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joanes Haraneder
Bizitza
Jaiotza Donibane Lohizune, 1669
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza ? ( urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, itzultzailea eta idazlea
Mugimendua Sarako Eskola
Literaturaren Zubitegiko fitxa 717
Joannes Haranederren Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillearen lehenbiziko edizioaren azala (Tolosa Okzitania, 1749).

Joanes Haraneder (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1669 - ????) euskal idazlea izan zen. Familia nobletik zetorren eta bere jaioterrian bertan egon zen apaiz. Itun Berriaren lehen euskarazko itzulpen katolikoa egin zuen. Lau Ebanjelioak, Apostoluen Eginak, Gutunak eta Apokalipsia jasotzen zituen itzulpenaren eskuizkribua 1740. urtekoa bazen ere, ez zen 1855. urte arte argitara eman, Dassance eta Harriet apaiz eta argitaldariek egokitu zuten arte, alegia, Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izenburuarekin. Lau Ebanjelioak baino ez zituen jasotzen, ordea. Mitxelenaren ustez Haranederrek laguntzaileak izan zituen. Gure egunetan Patxi Altunak argitaratu du eskuizkribu osoa Jesu Christoren Evangelio Saindua izenburupean (Euskaltzaindia, 1990). Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea Haranederren bigarren itzulpena 1749. urtean argitaratu zen Tolosa Okzitanian, Silvain Pouvreauk 1664rako euskaratua bazuen ere. Handik urtebetera Aita Lorenzo Scupoliren Combattimento espirituale liburuaren itzulpen lana argitaratu zuen, Gudu izpirituala izenburuarekin.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]