Edukira joan

Juan María Bordaberry Arozena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joanes Maria Bordaberri» orritik birbideratua)
Juan María Bordaberry Arozena


Uruguaiko presidentea

1972ko martxoaren 1a - 1976ko ekainaren 12a
Jorge Pacheco Areco - Alberto Demicheli Lizaso

Uruguaiko senataria


nekazaritza ministroa

Bizitza
JaiotzaMontevideo1928ko ekainaren 17a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaMontevideo2011ko uztailaren 17a (83 urte)
Hobiratze lekuaParque Martinelli de Carrasco (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaDomingo Bordaberri
Ezkontidea(k)Josefina Herrán Puig (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Colorado Alderdia

Find a Grave: 73511520 Edit the value on Wikidata

Juan María Bordaberry Arozena (1928ko ekainaren 17a, Montevideo2011ko uztailaren 17a, Montevideo) euskal jatorriko uruguaitar politikaria eta diktadorea izan zen.

Euskal jatorriko familia colorado batean jaio zen. Bere aita Domingo Bordaberry Elizondo politikaria izan zen, ama berriz Elisa Arozena. 1969an Colorado Alderdira gehitu zen, 1969 eta 1972 bitartean Abeltzaintza eta Nekazaritzako ministro izan zelarik.

1972ko martxoaren 1etik 1973ko ekainaren 27rarte Uruguaiko presidentea izan zen. Aldiz, 1973ko ekainaren 27ko Estatu Kolpearen buru izan zen, ondorioz diktadore bilakatu zelarik. Uruguaiko Legebiltzarra, gizarte erakundeak nahiz alderdi politikoak deuseztu, eta askatasun zibilak ezabatuarazi zituen. Bere Diktadura 1973ko ekainaren 27tik 1976ko ekainaren 12rarte luzatu zen.

1976an Bordaberryk Uruguaiko Indar Armatuetako Ofizialen Batzarrari bi memorandum berri aurkeztu zizkion. Honek, alderdi politikoak desagertarazteko proposamena arriskutsuegia zela uste eta ekainaren 12an Bordaberry postutik kendu eta Alberto Demicheli Lizasok ordezkatu zezan erabaki zuen.

Gerora gizateriaren aurkako krimenak, bahiketak eta bere aurkari politikoen aurkako ekintzak burutzeagatik zigortua izan zen: horien artean, 1976ko Zelmar Michelini eta Héctor Gutiérrez Ruiz legegileen hilketak, eta, Kondor Operazioaren barnean, baita Rosario Barredo eta William Whitelaw tupamaro gerrillari ohien hilketarengatik ere. Ondorioz, espetxeratze prebentibora zigortu zuten.

Bere azken egunak osasunez larri eta bere etxebizitzan atxiloturik iragan zituen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]