Joani Lertxundi Elizalde

Wikipedia, Entziklopedia askea

Joani Lertxundi Elizalde (Ziburu, Lapurdi, 1908 - Belokeko komentua, Lapurdi, 1995) Lapurdiko idazlea izan zen. Belokeko abade-etxe beneditarreko fraidea izan zen.

Biografia

Asiriera eta asirierazko liturgia-kantak aztertu zituen eliz ikasketak amaitu ondoren. Euzko Yakintza, Aintzina, Othoizlari, Gure Herria eta Editions Ezkila aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzitsuenak.

Obra nagusiak: Kantikak (1948), Irakurgaiak nola kanta (1964) eta Plaidoyer pour une liturgie bilingue basco-latine à l´usage des paroisses (1947). Iratzeder olerkari beneditarrarekin batera Meza nausia, Sainduen Litaniak, Besta Berriko Meza, Salbatore eta Salmoak idatzi zituen.

Erreferentziak